Gregorio Billalabeitia
Gregorio Billalabeitia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1951ko otsailaren 26a (73 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria eta bankaria |
Gregorio Billalabeitia Galarraga[1] (Barakaldo, Bizkaia, 1951ko otsailaren 26a -) finantza-arloan adituan den bankaria da, 2014ko azaroaren 28tik Kutxabankeko zuzendaria dena.[2]
Biografia
Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Ekonomia Zientzietan eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbideko ikasketak egin zituen.[3]
1977an Bizkaiko Aurrezki Kutxan hasi zen lanean eta 1988an bertako zuzendari bilakatu zen.[4] Urte horietan, nazioartean aritu zen, tartean, Londresko bulegoko zuzendariordea izan zen eta gero Valentziako eta Madrilgo zuzendariorde ere izan zen izan zen.[3]
1990ean, Banco Cooperativo Españoleko zuzendari nagusi bilakatu zen eta 1993an Argentariara joan zen.[4]
1998ko martxoan, handizkako bankuan zuzendari lanetan jarri zuten eta 1999an, Argentaria eta BBV batzean inbertsiozko bankuko (BBVA) zuzendari nagusi bilakatu zen.[3]
Azken urteetan, zenbait enpresatako administrazio kontseiluetan parte hartu du eta Seeliger y Conde abokatu-langelako bazkidea ere bada.[3][4]
2014ko azaroaren 27an, Kutxabankeko presidente bilakatu zen.[3]
Erreferentziak
- ↑ Berriaren Estilo Liburuak Billalabeitia hobesten du
- ↑ «Gregorio Villalabeitia: quién es el nuevo presidente de Kutxabank» Expansión 2014/11/27.
- ↑ a b c d e EiTB. (2014-11-27). Profila: Gregorio Villalabeitia, Kutxabankeko presidente berria. .
- ↑ a b c «Kutxabankeko lemazain berria» Berria 2014-11-28.
- Datuak: Q20492761