Gorka Esteban

Gorka

Gorka, 2016an
Izen osoa: Gorka Esteban Tercilla
Jaiotza data: 1990eko ekainaren 2a (33 urte)
Jaioterria: Ezkarai ( Errioxa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,81 m
Pisua: 77 kg
Debutatze data: 2010eko azaroaren 17a
Debutatze pilotalekua: Adarraga (Logroño)

Gorka Esteban Tercilla, pilota arloan Gorka izenaz ezaguna (Ezkarai, Errioxa, 1990eko ekainaren 2a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin lehenik (2010-2017) eta Asegarcerekin gero (2017-2018).[1] Profesional bilakatu baino lehen, 2008an, 22 urtez beherakoen mailan munduko txapeldun izan zen.[2] 2015ean, bigarren mailako lau eta erdiko txapelketa irabazi zuen, finalean Erik Jaka 22-18 mendean hartuta.[3] Gorkaren anaia Víctor ere esku huskako pilotari profesionala da, 2013az geroztik.

Kirol lorpenak

Bere ibilbide profesionalean, Gorkak final hauek jokatu ditu:

Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2016 Mendizabal III.a Gorka 22-14 Labrit
Bigarren Mailako Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2015 Gorka Jaka 22-18 Adarraga
Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
2011 Olaetxea-Albisu Gorka-Merino 22-16 Beotibar
2013 Gorka-Cecilio Rico IV.a-Untoria 22-16 Adarraga
2014 Jaka-Rezusta Gorka-Merino 22-4 Labrit
2016 Gorka-Tolosa Jaka-Larunbe 22-11 Adarraga

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Asegarce no renueva a Gorka» La Rioja 2018-09-13 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  2. Enpresaren fitxa
  3. «Esteban Tercilla anaiek bereganatu dituzte banakako bi txapelak aurten» Berria 2015-11-24.[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258664
  • Wd Datuak: Q12258664