Giraldilla

Giraldilla
Irudikatzen du1999 World Championships in Athletics (en) Itzuli
EponimoaGiralda
InspiratuaGiralda
Datu biografikoak

Giraldilla Antonio Esquivias sevillarrak 1999an Sevillan ospatutako Atletismoko Munduko Txapelketarako diseinatutako maskota izan zen. Bertoko Giralda monumentoaren haize-orratzaren irudikapen umoretsu eta haurrentzakoa zen.

Historia

Lau diseinuren artean aukeratu zen. Horretarako bozketa bat egin zen non 35.000 pertsonek parte hartu zuten; horietatik %41eko gehiengoak aukeratu zuen "Giraldilla" maskota. 1998ko otsailean Marrakexen (Maroko) bilduta aurkeztu zegoen Nazioarteko Atletismo Federazioaren (IAAF) Kontseiluari aurkeztu zitzaion. Azkenik, aurkezpen ofiziala 1998ko urriaren 25ean egin zen haur ikuskizun baten erdian.[1]

Euskal Giraldillak

1999ko abuztuaren 20an, Giraldillaz mozorrotuta Sevillan ekintza egin zuten Munduko Atletismo Txapelketaren inaugurazio ekitaldian euskal presoak euskal herriratzeko eskatuz. Presoekin Solidarioak taldeko bi ekintzaile igo ziren agertokira eta musikarekin dantzan aritu ziren. Harmailetatik beste ekintzaile talde bat zintzilikatu zen, presoen aldeko pankartak erakutsiz, eta beste ekintzaile batzuk nazioarteko prentsari komunikatua banatzen aritu ziren. Milioika lagunek ikusi zuten ekintza telebistaz.[2]

Poliziak bi giraldilla eta beste zazpi kide atxilotu zituen. Handik ia urtebetera, hamar solidario epaitu zituzten Sevillan. Absoluzioa defendatu zuten, protesta «irudimentsua eta atsegina» izan zela argudiatuta. Eta lortu zuten. Epaileak ulertu zuen ez zela desordena publikorik izan.[3]

Erreferentziak

  1. https://www.abc.es/archivo/periodicos/abc-sevilla-19981026-93.html
  2. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/giraldillaz-mozorrotuta-sevillan-ekintza-egin-zuten-munduko-atletismo-txapelketaren-inaugurazio-ekitaldian-euskal-presoak-euskal-herriratzeko-eskatuz
  3. https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-08-22/hemeroteca_articles/la-accion-mundial-de-las-giraldillas-cumple-20-anos

Ikus, gainera

  • Giralda

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Euskal Giraldillen ekintzaren bideoa.
  • "Giraldillen txangoa mundu osoan barrena", Argia, 1999ko irailaren 05ean.
  • (Gaztelaniaz):Ekintzaren oroimena 20. urtemugan, naiz.eus agerkari digitalean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2836364
  • Wd Datuak: Q2836364