Giltza

Giltza
tresna
Irudi gehiago
Artikulu hau sarrailak irekitzeko tresnari buruzkoa da; torloju eta antzekoetarako lanabesa gaitzat duena beste hau da: «Giltza (lanabesa)»

Giltza edo gakoa sarrailak irekitzeko eta ixteko erabiltzen den metalezko tresna da. Ohiko giltzak bi atal ditu: sarrailan sartzen den hagatxoa, giltza bakoitzean forma berezia duena, eta burua edo heldulekua, erabiltzaileak giltzari heldu eta biratzea ahalbidetzen duena. Giltza bakoitza sarraila bat irekitzeko diseinatuta egoten da gehienetan, nahiz eta ate bat baino gehiagorako balio duten giltza nagusiak ere existitzen diren.

Giltzek segurtasun-sistema merke eta sinplea eskaintzen dute, nahiz eta segurtasun-maila oso handia ez izan. Etxeetara, ibilgailuetara, kutxetara eta beste hamaika elementutara sartzeko kautotze-metodoa osatzen dute, eta oso arruntak dira jabego pribatua nagusi den munduko eskualde guztietan. Sarri jendeak bere eguneroko jardueretarako behar dituen giltza guztiak aldean eramaten ditu, giltzatako batean.

Tekla

Hedaduraz, giltza, tekla (Heg.) edo atzol[1] deritze hatzekin sakatuta ekintzaren bat egiten duten peza txikiei. Giltzak errenkadan edo multzoka bilduta daudenean, giltzadi, klabier (Ipar.) edo teklatu (Heg.) deritze. Horren adibide dira, adibidez, pianoaren teklatua edo ordenagailuetan hizkiak, zenbakiak eta beste ikur batzuk idazteko erabiltzen dena.

Erreferentziak

  1. Sarasola, Ibon. (1997). Euskara batuaren ajeak. Alberdania, 164-165 or. ISBN 84-88669-50-X. PMC 433866014. (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).

Kanpo-estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q132041
  • Commonscat Multimedia: Keys / Q132041

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12285432c (data)
  • GND: 4179757-7
  • AAT: 300033579
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q132041
  • Commonscat Multimedia: Keys / Q132041