Gilles Hénault

Gilles Hénault
Bizitza
JaiotzaSaint-Majorique-de-Grantham (Quebec), 1920ko abuztuaren 1a
Herrialdea Kanada
HeriotzaMontreal, 1996ko urriaren 6a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Jasotako sariak
ikusi
  • Governor General's Literary Awards  (1972)
    Prix Athanase-David  (1993)

Gilles Hénault (St. Majorique, Quebec, 1920ko abuztuaren 1a - Montreal, Quebec, 1996ko urriaren 6a) kanadar poeta, kazetari eta arte-kritikaria izan zen.

Biografia

Montrealen egin zituen ikasketak, baina diru-arazoak zirela eta, bertan behera utzi behar izan zituen. Gero, bere kabuz ikasi zuen. Le Jour (1939), Le Canada (1940-1942) eta La Presse egunkarietan arituz ikasi zuen kazetari-ofizioa. Irratian ere lan egin zuen zenbait aldiz, eta baita Le Devoir egunkarian ere, Artea eta Letrak sailaren zuzendari gisa (1959), Le Nouveau Journal egunkarian, nazioarteko iruzkingile gisa (1961), Royal Commission on Bilingualism and Biculturalism erakundean (1962-1963), eta Antzerki Eskola Nazionalean, inprobisazio-irakasle gisa (1964). 1966an Montrealgo Arte Museoko zuzendari izendatu zuten. 1973tik aurrera, idazle eta itzultzaile autonomo gisa aritu zen.

Haren poesiek hizkuntzarekiko kezka handia erakusten dute, perfektuak dira formetan, eta aberatsak irudi harrigarrietan. Montrealgo pintoreen (Les Automatistes izenez ezagunak) eta surrealismoaren eragina gorabehera, bere poesia ezin argiagoa eta ulergarriagoa izan zen beti. Lan nagusiak: Théâtre en plein air (1946, "Antzerkia kanpoan"); Totems (1953, "Totemak"); Voyages au pays de mémoire (1959, "Bidaiak memoriaren herrialdera"); Sémaphore (1962, "Semaforoa"). Signaux pour les voyants (1972) lanean aurreko guztia bildu eta argitaratu gabe zeuzkan zenbait lan tartekatu zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3106301
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 61546928
  • ISNI: 0000000083871848
  • BNF: 11907220q (data)
  • CANTIC: a10099621
  • GND: 129372773
  • LCCN: n82093938
  • SUDOC: 026918609
  • BIBSYS: 90920817
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02757/eu_h_1458/h1458
  • Wd Datuak: Q3106301