Gilen Epherre

Artikulu hau Altzürüküko euskaltzain osoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Epherre».
Gilen Epherre
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGuillaume Eppherre
JaiotzaAltzürükü, 1911ko urriaren 19a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaAltzürükü, Baiona eta Baiona, 1974ko urriaren 17a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Literaturaren Zubitegia: 516

Gilen edo Guillaume Epherre[1] (Altzürükü, Zuberoa, 1911ko urriaren 19a - Baiona, Lapurdi, 1974ko urriaren 17a) euskal idazlea eta euskaltzaina izan zen.

Bizitza

Baionan egin zituen teologia ikasketak. Baionako apezpikuaren idazkaria izan zen 1937-1949 bitartean. Euskaltzain oso izendatu zuten 1957. urtean. Obra nagusiak: Katechima (zubereraz, 1941), Eucologio (otoitz liburua, 1947), Botzez eta bihotzez (kanta zuberotarrak, 1949) eta Haurren lehen catichima (1955). Gure Herria aldizkariko zuzendaria izan zen eta bertan Luis Ligueix, Koblakaria biografia lana eman zuen argitara, 1968. urtean. 1959. urtean, liturgiako testuak zubererara itzultzeko agindua jaso zuen.

Lanak

Kantuak

  • Botzez eta bihotzez (1949)

Erlijioa

  • Haurren lehen catichima (1955)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Epherre da forma arautua (Euskaltzaindia). Eppherre idazten du euskaraz Davantek

Kanpo estekak

  • Gilen Eppherre literaturaren zubitegian, zubitegia.armiarma.eus
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q3105987
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.