Germán Yanke

Germán Yanke

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1955eko ekainaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaSopela, 2017ko maiatzaren 14a (61 urte)
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta telebista aurkezlea
Parte-hartzailea
  • Democracy without anger (Democracia sin ira) (en) Itzuli

Germán Yanke Greño (Bilbo, Bizkaia, 1955eko ekainaren 21a - Sopela, 2017ko maiatzaren 14a) bizkaitar kazetaria eta idazlea izan zen.

Biografia

Aitaren partez, txekiar jatorrikoa zen. Zuzenbide ikasketak egin ondoren, Europar Batasunari buruzko ikasketak egin zituen Lovainan eta Amsterdamen, eta 1979an Salvador de Madariaga Ikastegia sortu zuen, Europar Batasunaren inguruko gaiak lantzeko. 1986an, irakasle talde batekin batera, Instituto Vasco de las Artes y las Letras sortu zuen, Euskal Herrian hausnarketa eta eztabaida intelektuala bultzatzeko asmoz.

XX. mendeko espainiar poesian aditua zen, eta gai horri buruzko ikastaro eta mintegi ugari zuzendu zituen Espainian zein atzerrian. Poesiaren alorrean egindako lanean, liburu hauek aipa daitezke: Álbum de agujeros, Furor de Bilbao, Estación del Norte eta Obra poética completa. Kazetari gisa La Gaceta del Norte, Deia eta El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkarietan idatzi izan zuen, eta Arbola eta Pérgola literatura-aldizkariak ere zuzendu zituen. Hainbat urtez El Mundo del País Vasco egunkariaren zuzendariorde izan ondoren, 2000. urtean Época aldizkari madrildarraren zuzendari izendatu zuten.

Lanak

  • Furor en Bilbao (1987).
  • Álbum de agujeros (1988).
  • La verdad en el pozo (1999).
  • Blas de Otero con los ojos abiertos (1999).
  • Euskal Herria, año cero: la dictadura de Ibarretxe (2003).
  • Ser de derechas: manifiesto para desmontar una leyenda negra (2004).
  • Ciudad sumergida (2007).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8963950
  • Commonscat Multimedia: Germán Yanke / Q8963950

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 29823951
  • ISNI: 0000000059583301
  • BNE: XX999637
  • BNF: 15086867f (data)
  • GND: 1057680389
  • LCCN: n98003839
  • SUDOC: 087993058
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 140328
  • Lur: 06065/eu_y_0024/y0024
  • Wd Datuak: Q8963950
  • Commonscat Multimedia: Germán Yanke / Q8963950