Gerardo Bilbao

Gerardo Bilbao
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGerardo Bilbao Bilbao
JaiotzaDeustu, 1907ko otsailaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCaracas, 1982ko ekainaren 21a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Racing de Ferrol /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Gerardo Bilbao Bilbao (Deustu, 1907ko otsailaren 9a - Caracas, 1982ko ekainaren 21a) bizkaitar futbolaria izan zen, aurrelari moduan aritu zena.

Biografia

Gerardok 1930eko urtarrilean egin zuen debuta Espainiako Lehen Mailan, Arenas Clubek Real Madrilen aurkako jokatutako zortzigarren jardunaldian. 1932an Athletic Clubek fitxatu zuen eta bertan lau denboraldi eman zituen Gerra Zibila hasi zen arte. Euskal klubean 81 partida ofizial jokatu zituen. Ondoren, FC Barcelonako jokalaria izan zen 1937-38 denboraldian, gerra zela eta txapelketa ofizialik egon ez zen arren, bai, ordea, Kataluniako Txapelketako txapeldun.[1] 1938ko uztailean Kataluniako futbol selekzioan jokatu zuen.[2] Euskal Herriko futbol selekzioan ere aritu zuen Espainiako Gerra Zibilaren garaietan.

Gerra amaitu ondoren, Venezuelara emigratu zuen, Felix Zubizarreta futbolariak egin zuen bezala. Bertan Deportivo Venezuela, Loyola Sport Club eta Deportivo Vasco taldeetan jokatu zuen.[3]

Ibilbidea

Kluba Urtea(k)
Racing Club de Ferrol 1927-1929
Arenas Club 1929-1932
Athletic Club 1932-1936
FC Barcelona 1937-1938
Deportivo Venezuela 1940-1943
Loyola Sport Club 1943-1945
Deportivo Vasco 1945-1948
Loyola Sport Club 1948-1950

Tituluak

Eskualdeko Txapelketak

Txapeleketa Kluba Urtea
Bizkaiko Herrialde Txapelketa Athletic Club 1932
Bizkaiko Herrialde Txapelketa Athletic Club 1933
Bizkaiko Herrialde Txapelketa Athletic Club 1934

Espainiako txapelketak

Titulua Kluba Urtea
Kopa Athletic Club 1932
Kopa Athletic Club 1933
Liga Athletic Club 1934
Liga Athletic Club 1936

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Barcelona 4 - Granollers 0» Mundo Deportivo 1938/01/17.
  2. (Gaztelaniaz) «Carabineros 1 - Selección Catalana 5» Mundo Deportivo 1938/07/25.
  3. (Gaztelaniaz) «Los estadios caraqueños vibraron con los goles del fútbol vasco» Marca 2009/05/04.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q24054885
  • Wd Datuak: Q24054885