Georgia Taylor-Brown

Georgia Taylor-Brown

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaManchester, 1994ko martxoaren 15a (30 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaLeeds Beckett University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta eta triatleta
Jasotako sariak
ikusi

Instagram: georgiatb IAAF: 14434308 Edit the value on Wikidata

Georgia Taylor-Brown (Manchester, 1994ko martxoaren 15a) triatleta britainiarra da. 2020an Munduko txapelketa irabazi zuen eta 2021ean Tokioko Olinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen, urrezkoa bata, zilarrezkoa bestea.

Biografia

Gazte mailako txapelketak

Atletismoan aritutako aita eta ama ditu, aita olinpikoa izandakoa 800 metrotako lasterketan[1]. Txikitan korrika hasi zen bera ere baina ondoren triatloian zentratzea erabaki zuen. 2012an Manchesterretik Leedsera joan zen Kirol Zientzien ikasketak egitera[1].

2013. urtean Munduko gazte mailako txapelketan bigarren egin zuen, aurrez 2012ko eta 2013ko Europako txapelketak irabazi ondoren. Mundu mailako duatloi txapelketa bat ere irabazi zuen 2012an.

Elite mailako ibilbidea

2017an Madrilgo Kopa irabazi zuen eta 23 urtez azpiko Europako txapelketan urera eta Mundukoan laugarren postua egin zuen[2]. 2018tik Britainia Handiko triatloi selekzioko kidea da. Kanaria Handian egin zuen debuta eta garaipena lortu zuen gainera. Astralian jokaturiko Munduko txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen. 2019an brontzezko domina errepikatu zuen eta 2020an Hanburgon Munduko txapelduna izan zen.

Tokioko Olinpiar Jokoetan bakarkako saiona zilarrezko domina eskuratu zuen eta taldekako errelebo saioan urrezkoa[3].

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Japonia Tokio 2020 02 !2. lekua, zilarrezko domina bakarka
01 !1. postua, urrezko domina errelebo mixtoak
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Australia Gold Coast 2018 03 !3. postua, brontzezko domina bakarka
Suitza Lausana 2019 03 !3. postua, brontzezko domina bakarka
Alemania Hanburgo 2020 01 !1. postua, urrezko domina bakarka
03 !3. postua, brontzezko domina errelebo mixtoak

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Georgia Taylor-Brown» www.britishtriathlon.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  2. (Ingelesez) Triathlon, World. «Athlete Profile: Georgia Taylor-Brown» World Triathlon (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  3. «Olympedia – Georgia Taylor-Brown» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9267342
  • Commonscat Multimedia: Georgia Taylor-Brown / Q9267342

  • Kirolariak
  • IAAF: 14434308
  • Wd Datuak: Q9267342
  • Commonscat Multimedia: Georgia Taylor-Brown / Q9267342