Georges Ibrahim Abdallah

Georges Ibrahim Abdallah

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAl Qoubaiyat (en) Itzuli, 1951ko apirilaren 2a (73 urte)
Herrialdea Libano
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
Familia
ikusi
  • Chloé Delaume (en) Itzuli (iloba)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa
KidetzaLebanese Armed Revolutionary Factions (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza katoliko maronita

Georges Ibrahim Abdallah (arabieraz: جورج إبراهيم عبدالله‎; Kobaiat, Libano, 1951eko apirilaren 2a -) Libanoko militante bat da. Europan arrazoi politikoengatik espetxean denbora gehien daraman presoa da.

Biografia

Palestina Askatzeko Herri Frontean kide (FPLP), Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen (FARL) sorreran parte hartu zuen 1980ko hamarkada hasieran Ibrahim Abdallak. 1984ko urriaren 25ean atxilotu zuten Lyonen (Frantzia) CIAko eta Mossadeko bi agenteren hilketarekin lotuta, eta bizi arteko zigorra ezarri zioten. Hiru aldiz agindu zuten askatzeko, baina oraingoz kartzelan jarraitzen du[1].

Askatzeko kanpaina

Jean-Louis Chalansetek, Ibrahim Abdallahen abokatuak, eskatu zuen presoa libre uzteko. Bestalde, Lannemezango espetxean —bertan zegoen Ibrahim Abdallah— elkarretaratzera deitu zuen urriaren 26rako Giza Eskubideen Ligak. Gainera, urriaren 23an, hamalau hautetsik —diputatu, senatari, alkate eta lurralde kontseilariak— gutun bat igorri zioten Frantziako presidente François Hollanderi, eskatuz presoa libre utz zezala eta Libanora itzultzen utz ziezaiola[1].

Kanpo loturak

  • BERRIAk 2014ko ekainean argitaratutako presoari eginiko elkarrizketa

Erreferentziak

  1. a b «Georges Ibrahim Abdallahek bihar beteko ditu 30 urte preso», Berria, 2014-10-24
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3102918
  • Commonscat Multimedia: Georges Ibrahim Abdallah / Q3102918

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 15566786
  • ISNI: 0000000031293775
  • GND: 118848658
  • LCCN: n87933384
  • SUDOC: 260785229
  • Wd Datuak: Q3102918
  • Commonscat Multimedia: Georges Ibrahim Abdallah / Q3102918