Gelati monasterioa

Gelati monasterioa
გელათის მონასტერი
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Bagrati Cathedral and Gelati Monastery
 Kanpoaldea 
 Barnealdea 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Georgia
MkhareImereti
HiriaKutaisi
Koordenatuak42°17′41″N 42°46′05″E / 42.2947°N 42.7681°E / 42.2947; 42.7681
Map
Historia eta erabilera
Gizateriaren Ondarea arriskuana2010 - 2017
Arkitektura
Azalera4,2 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iv)
Erreferentzia710bis
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Gelati monasterioa (georgieraz: გელათის მონასტერი) XII. mendeko monasterio ortodoxoa da, georgiar arkitekturako maisulana. 1106an David IV.a Georgiakoak fundatua, mende askotan Georgiako erdigune kultural eta intelektuala izan zen. Zientzialariak, teologoak eta filosofoak batzen zituen akademia bat zegoen bertan. Egun, XII-XVII. mendeko horma irudi eta eskuizkribu ugari aurkitzen dira bertan.

1994ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1], "Gelati monasterioa" izenarekin. Hasieran, Bagrati katedralarekin Unescoren izendapenean zegoen, baina 2010 eta 2017 artean arriskuan sailkatuta egon ondoren, katedrala atera eta monasterioa bakarrik utzi zuten, berau arriskutik kanpo.

Ezaugarriak

Nahiz eta monjeen logelak eta akademia hondatuta egon, elizak oso egoera onean daude:

  • Ama Birjinaren eliza: eliza nagusia, atal batzuk fundazio garaikoak, 1106, freskoak eta XII. mendeko mosaiko bat gorde ditu
  • San Nikolas eliza, txikiagoa da, XIV. mendekoa
  • San Jurgi eliza: zaharrena, monasterioaren fundazioa baino zaharragoa, XVI. mendeko freskoak ditu.
  • Ezkila-dorrea: elizatik banandua, Georgiako tradizioan legez, XVI. mendekoa.
  • San Jurgi eliza
    San Jurgi eliza
  • San Nikolas eliza
    San Nikolas eliza
  • Ezkila dorrea
    Ezkila dorrea
  • Ama Birjinaren Jaiokundearen katedrala
    Ama Birjinaren Jaiokundearen katedrala
  • Katedraleko sarrera
    Katedraleko sarrera
  • Freskoa katedralean
    Freskoa katedralean

Erreferentziak

  1. Monuments historiques de Mtskheta. UNESCO.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q679979
  • Commonscat Multimedia: Gelati Monastery / Q679979

  • Wd Datuak: Q679979
  • Commonscat Multimedia: Gelati Monastery / Q679979


Georgia Gizateriaren Ondarea Georgian Georgia

Mtskhetako monumentu historikoak (Svetitskhoveli  • Jvari)  • Svaneti Garaia  • Gelati monasterioa