Gazte Martxa

Gazte ekitaldia Gazte Martxa bukaeran

Gazte Martxa bi urtez behin Aberri Egunaren inguruan Euskal Herrian egiten den gazte ezkertiar eta abertzaleen martxa bat da. Bertan ibilaldi, hitzaldi, lantegi eta kontzertuak egiten dira. Aurrekaria 1999an bi astez Euskal Herria zeharkatu zuen Gazte Abialdia kontsidera daiteke. 2015an Lekunberri-Berriozarren izan zen azken edizio nazionala 2022an berriro ekin zioten arte. Hala ere, herrialde zein eskualde gazte martxak ere egin izan dira. [1] Besteak beste, 2016an Zarautzen egin zuten Gazte Martxa bat.[2]

Edizioak

  • 2007 - apirilaren 6etik 8ra, Untzaga-Laudio. Leloa: Gure izarra independentzia![3]
  • 2009 - apirilaren 10etik 12ra, Amaiur-Donibane Garazi. Leloa: Lotu Independentziara![4]
  • 2012 - apirilaren 6etik 7ra, Sara-Lesaka. Leloa: Jalgi hadi garaipenera![5]
  • 2015 - apirilaren 3etik 5ra, Lekunberri-Berriozar. Leloa: Herria Mugarri, Gazteok Martxan![6]
  • 2020-2021 urteetan Covid-19agatik ez zen Gazte Martxarik egin, baina "EH, ez gaude inoren zain!" lelopean hainbat kontzertu antolatu zituzten.[7]
  • 2022 - apirilaren 14tik 17ra, Zugarramurdi-Elizondo. Leloa: BostEHun eta zutik![8]

Erreferentziak

  1. GAra.net Nafarroako Gazte martxa[Betiko hautsitako esteka] 2011/12/01ean kontsultatua
  2. https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1469124722840-gaur-abiatuko-da-zarauzko-gazte-martxa-herriko-gazteak-elkartzeko-asmoz
  3. kaiolatik At! GM 07 bideoa 2011/12/01ean kontsultatua
  4. Gazte Martxa 09 spot-a 2011/12/01ean kontsultatua
  5. http://www.gara.net/azkenak/04/333334/eu/Lesakan-emango-diote-amaiera-Gazte-Martxari-jaialdi-batekin[Betiko hautsitako esteka]
  6. http://gazteokmartxan.info[Betiko hautsitako esteka]
  7. SA, Baigorri Argitaletxea. (2022-01-13). «Zugarramurditik Elizondora egingo du Ernaik gazte martxa» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  8. «Zugarramurditik Erratzura eginen du Gazte Martxa Ernaik, eta Elizondon amaituko da musika jaialdi batekin» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • indymedia.org Gazte Martxa 07[Betiko hautsitako esteka]
  • gara.net Gazte Martxa 07[Betiko hautsitako esteka]
  • Gazte Martxa 09 ekitaldia
  • Gazte Martxa 2012[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258296
  • Wd Datuak: Q12258296