Gaixotasun infekzioso

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gaixotasun infekziosoak infekzio baten bidez sortzen direnak dira.

Infekzioak lau mikrobio mota nagusiek eragin ditzakete:

  • Bakterioak: Gaixotasun bakterianoak ekartzen dituzte. Antibiotikoekin tratatzen dira.
  • Birusak: Eritasun biralak edo biriasiak sortzen dituzte. Antibiralekin tratatzen dira.
  • Parasitoak: Gaixotasun parasitarioak edo parasitosiak ekartzen dituzte. Antiparasitarioekin tratatzen dira.
  • Onddoak: Eritasun fungikoak sortzen dituzte. Antifungikoak erabiltzen ditugu hauek tratatzeko.

Gaixotasun infekziosoak sortzen dituzten mikrobioei patogeno deritze.

Gaixotasun infekzioso batzuk kutsakorrak dira, pertsonen artean kutsatzen dira: adibidez, gripea, tuberkulosia edo HIESa. Beste batzuk, aldiz, ez dira pertsonen artean transmititzen; esate baterako, malaria, amorrua edo tetanosa, besteak beste [1].

Kutsatzeko mekanismoak

Gaixotasun infekziosoak harrapatzeko, mikrobioak dauden tokitik (animalia batetik, beste pertsona batengandik, uretatik, fomiteetatik...) sartu behar dira infektatuko duten pertsonaren gorputzean. Behin sartuta, mikrobio horiek infekzioa eta, sarritan, gaixotasun infekziosoa sortuko dute.

Kutsatzeko mekanismo nagusiak hauek dira [2].:

  • Aerosolen bidez: arnas-aparatuaren gaixotasun infekziosoak harrapatzen dira, batik bat, mikrobio patogenoak dituzten aerosolak inhalatzeko orduan. Pertsona batek doministiku edo eztula egiterakoan, edo ozen hitz egiterakoan, listu tanta txikiak kanporatzen ditu. Pertsona horrek gripea, tuberkulosia, difteria, kukutxeztula edo COVID-19 baldin badu, aerosol horietan milaka mikrobio patogenoak izango dira, beste pertsona bat infektatuko dutenak honek aerosolak inhalatzen baldin baditu. Aerosoletan ere uretan izan ohi diren bakterio patogeno batzuk egon daitezke, Legionella pneumophila, esaterako. Aerosol horiek inhalatzerakoan Legionella gorputzean sartzen da eta pneumonia larria eragin dezake.
  • Fomiteen bidez: gaixo batek objektu bat ikutzerakoan bertan uzten ditu bere jarakietan dauden mikrobio patogenoak. Objektu kutsatu horiek fomiteak dira. Pertsona osasuntsu batek fomite horiek ikutzen baditu kontaktuan sartuko da mikrobio gaizto horiekin. Gripea, herpesa, edo COVID-19 fomiteen bidez zabaltzen dira.
  • Zaurien bidez: zauri bat (edo erredura bat) gertatzen denean kanpoko mikrobioak gorputzean sartzeko zirrikitu bat aurkitzen dute, beren gorputzeko sarrera galarazten duen larruazala desagertzen delako. Gangrena gaseosoa, esaterako, Clostridium perfringens izeneko bakterioak sortzen du zauri sakonen bidez odolera iristen denean. Antzeko zerbait gertatzen da tetanosekin ere.

Kutsapenaren jatorria

Bakteriar gaixotasunak

Gaixotasun biralak

Gaixotasun parasitarioak

Gaixotasun fungikoak

Erreferentziak

  1. Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria, EHU (2019), 90 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
  2. Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria, EHU (2019), 99-105 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Mandell's Principles and Practice of Infectious Diseases liburua on-line
  • (Ingelesez) Manson's Tropical Disease liburua
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18123741
  • Commonscat Multimedia: Infectious diseases and disorders / Q18123741

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX524988
  • GND: 4026879-2
  • NDL: 00564938
  • NKC: ph114765
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • DOID: DOID:0050117
  • CIE-10: A00.B99
  • CIE-9: 079.0
  • MeSH: D003141
  • Wd Datuak: Q18123741
  • Commonscat Multimedia: Infectious diseases and disorders / Q18123741