Francisco Salzillo

Francisco Salzillo

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMurtzia, 1707ko maiatzaren 12a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMurtzia, 1783ko martxoaren 2a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
MugimenduaBarrokoa

Francisco Salzillo Alcaraz (Murtzia, 1707ko maiatzaren 12a - Murtzia, 1783ko martxoaren 2a) espainiar eskultore barrokoa izan zen.

Bizitza

Aita, Nicolas Salzillo, napolitar eskultorea zen, eta hura hil zenean haren lantegiaren ardura hartu zen. Italiar barrokoko moldeak Espainian ezagutarazi zituen eskultoreetako bat izan zen; erlijio-gaietan oinarrituriko eskulturak eta erliebeak landu zituen, batez ere. Zura, burdina, harri-kartoia, ehun gogortuak eta antzeko materialak erabili zituen bere Belen ospetsua (456 pertsonaiek eta 372 animaliek osatua) egiteko; gaur egun Murtziako Salzillo Museoan gordetzen da lan hori.

Aste Santuko prozesioetako eskulturak landu zituen 1752. urtetik aurrera: Erorialdia (1752), Otoitza baratzean (1754); Veronika, San Joan eta Doloretako Ama Birjina (1755-1756); Judasen musua eta Afaria (1763; non trebezia handiz ebazten baitira mahai baten inguruan hamahiru pertsonaia kokatzeak sortzen dituen konposizio-zailtasunak, pertsonaia bakoitzaren azterketa psikologikoa alde batera utzi gabe), eta Kristo zutabeari lotuta (1777-1778).

Salzilloren estiloa

XVIII. mende hasieran jaiotako eskultoreen belaunaldia plastika barrokoaren azkeneko aldian kokatzen da. Tradiziozko teknika-baliabideak erabiliz eta aurreko aldietako errealismoa galdu gabe, 1730etik aurrera, beste estilo atseginago bat nagusitu zen, rokoko estetikari askoz hobeto egokitzen zitzaiona. Arte rokoko horren ordezkari garrantzizkoena Francisco Salzillo murtziarra izan zen.

Murtziako eskualdeak, garai hartan, merkataritza- eta kultura-harreman handiak zituen Mediterraneoko beste herri batzuekin, eta, susperraldi hark erakarrita, zenbait artista etorri ziren Murtziara, horien artean, Antonio Dupar frantsesa eta Nicolas Salzillo napolitarra, Franciscoren aita. Francisco Salzillorekin lortu zuen estilo hark gailurra, batez ere, prozesioetarako egin zituen eskultura-multzoetan.

Irudi galeria

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
  • Esnearen Ama Birjina Murtziako katedraleko museoa
    Esnearen Ama Birjina
    Murtziako katedraleko museoa
  • Erorialdia, 1752 Salzillo Museoa, Murtzia
    Erorialdia, 1752
    Salzillo Museoa, Murtzia
  • Otoitza baratzean, 1754 Salzillo Museoa, Murtzia
    Otoitza baratzean, 1754
    Salzillo Museoa, Murtzia
  • San Joan, 1756
    San Joan, 1756

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Salzillo Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2628789
  • Commonscat Multimedia: Francisco Salzillo / Q2628789

  • Wd Datuak: Q2628789
  • Commonscat Multimedia: Francisco Salzillo / Q2628789