François de Malherbe

François de Malherbe

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaCaen, 1555
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis, 1628ko urriaren 16a (72/73 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Marc-Antoine de Malherbe (en) Itzuli
Leinuade Malherbe (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
frantses ertaina
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, itzultzailea eta literatura-kritikaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • Consolation à M. du Perrier sur la mort de sa fille (en) Itzuli
Mugimenduaklasizismoa

Musicbrainz: b28e8319-216b-4d33-87a3-0321bdaef776 IMSLP: Category:Malherbe,_François_de Edit the value on Wikidata

François de Malherbe (Caen, 1555 – Paris, 1628ko urriaren 16a) frantses olerkaria izan zen. Angulemako Henrikeren idazkari izan zen Aachenen, hamar urtez. Angulemako Henrike hil ondoren Normandiara joan zen bizitzera. 1605ean, Vauquelin de La Fresnayek gortean aurkeztu zuen. Ondoren, Bellegardeko dukearen ezkutari eta Henrike IV.aren ganberako kide izan zen. Luis XIII.a erregeak ere bere babespean izan zuen. Bizitzako azken urteak atsekabean murgildurik iragan zituen, bere seme Marc-Antoine hil ondoren. Idatzi zituen lehen olerkiak italiar poeten eragina zuten. Malherberen lanen ezaugarri nagusia formalismoa da, oso-osorik betetzen baititu bere garaiko poesiagintzaren arau guztiak. Gortearen ospakizunak eta erregeren balentriak kantatzen ditu batez ere. Hauek ditu lan azpimarragarrienak: Prière pour le Roi allant en Limousin (1605, Otoitza Limousinera doan erregeren alde), Henrike IV.aren garaikoa; Ode pour le roi allant châtier la rébellion des rochellois (1628, Oda rotxelatarren matxinada zigortzera doan erregeren alde), Luis XIII.aren garaikoa. Ospe handikoak dira, bestalde, Malherbek idatzi zituen gutunak.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François de Malherbe Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q358574
  • Commonscat Multimedia: François de Malherbe / Q358574

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 46831035
  • ISNI: 0000000110606733
  • BNE: XX1214642
  • BNF: 12327103c (data)
  • CANTIC: a10767587
  • GND: 11873038X
  • LCCN: n50044323
  • NKC: jn19990005339
  • NLA: 35720178
  • CiNii: DA02912668
  • SNAC: w6tx3q29
  • SUDOC: 032192878
  • BIBSYS: 90596337
  • UB: a1239508
  • ICCU: MILV105023
  • Open Library: OL164745A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04011/eu_m_0566/m0566
  • Britannica: url
  • Ondare historikoa
  • FMIS: LSH/agents/60864
  • Wd Datuak: Q358574
  • Commonscat Multimedia: François de Malherbe / Q358574