Florentzio Basaldua

Florentzio Basaldua
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1853ko otsailaren 23a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaRawson, 1932ko maiatzaren 30a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, historialaria, idazlea, bidaiaria, abenturazalea eta lur-neurtzailea

Florentzio Basaldua Elodingotia (Bilbo, Bizkaia, 1853ko otsailaren 23a – Rawson, Argentina, 1932ko maiatzaren 30a) ingeniaria, idazlea, historialaria, bidaiaria, abenturazalea eta geodesta izan zen. Basalduak euskaldunen eta euskararen jatorriari buruz ikertzeko sekulako grina izan zuen.

Bizitza

Gerardo Basaldua zuen aita, eta Manuela Elodingoitiaren ama. Jada haurra zenetik Río de la Platari buruzko kontakizunak entzunda, 15 urte besterik ez zuela Euskal Herritik Ameriketara emigratu zuen.[1]

1868an Montevideora iritsi zen, eta denboraldi labur batez Uruguain egon ondoren Argentinara joan zen. 20 urterekin Brasilgo hegoaldean, Gran Chacon eta Bolivian barna bidaiatu zuen.

1897an Julio Argentino Roca presidenteari Argentinan ezartzeko asmoa zuen Euskal Berri izeneko etorkin euskaldunen koloniaren mapa bat proposatu zion,[2] Argentinara joandako euskaldunen proiektu politiko handia, alegia herrialde hartan galestarrek ezarri zuten antzeko Y Wladfa («kolonia») izeneko koloniaren antzekoa.

Idazlanak

  • Erné: leyenda kantabro-americana. 1893, Imprenta de La Nación.
  • Contribución al estudio de la prehistoria é historia de la nación euskalduna. 1900, Compañía sud-americana de billetes de banco.
  • Pasado, presente, porvenir del territorio nacional de Misiones. 1901.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Blasco, Roge. (). «Florentzio Balsadua y el proyecto de creación de Euskal-Berri en la Patagonia argentina.» El blog de Roge (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
  2. Patxi Gaztelumendi: «Kepta Altonaga: "Argentinara joandako euskaldunek oso proiektu politiko serioa zeukaten"», Naiz, 2017ko ekainaren 6a.

Kanpo estekak

  • "Florentzio Basaldua, Euskal Herri berria Ameriketan sortu nahi izan zuen bilbotarra", Hektor Ortega, Gomutan liburutik hartutako testua, Bilbao aldizkaria, 2022ko martxoa, 42. or.
  • (Gaztelaniaz):Florentzio Basalduaren idazlanak irakurgai (Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q15731255
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 309675876
  • GND: 1055238778
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 11738
  • Wd Datuak: Q15731255