Fito Rodriguez

Fito Rodriguez

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1955eko irailaren 3a (68 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Hizkuntza, hezkuntza eta elebiduntasuna

Inguma: fito-rodriguez-bornaetxea Literaturaren Zubitegia: 122

Fito Rodriguez (Gasteiz, Araba, 1955eko irailaren 3a -) euskal idazlea eta EHU eta UEU unibertsitateetako irakaslea da. 1978tik Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziaduna da. 1988an Hezkuntza Zientzietan doktoratu zen.

Fito Rodriguez Adolfo Bornaetxea Rodriguezen izengoiti literarioa da. Idazlea, artikulugilea eta blogaria [1], baita Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea ere. Mota guztietako testuak argitaratu ditu: kazetaritza-artikuluak, ikerketa akademikoa, dibulgazio kulturala, fikzioa, itzulpenak eta hiztegi-sarrerak. Haren lanak itzuliak izan dira alemanera, gaztelaniara, katalanera, galegora, ingelesera, italierara, kurduerara, portugesera eta bai Dolomitako ladinora eta braillera ere.

Hainbat hedabidetan idatzi du heziketaz, literaturaz edota kulturaz (Egin, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Gara, Punto y Hora, Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi), eta baita nazioarteko aldizkari zientifikoetan ere: Astrolabioa, República de las letras, Digi-thum, Escrita contemporánea, The International Journal of Critical Cultural Studies eta Journal of EducationAuñamendi Entziklopedia Unibertsalean eta Terminología científico-social-en (Anthropos) argitaratu ditu hiztegi-sarrerak. Beste batzuen artean, Juan Mayorga, Jean Jacques Rousseau, Marcel Proust, Alfonso Sastre, Paul Eluard, André Breton, Philippe Soupault, Roger Vitrac, Antonin Artaud eta Robert Desnos euskaratu eta argitaratu ditu.

Eusko Ikaskuntzako, Bertsozale Elkarteko eta Euskal Idazleen Elkarteko kidea da. 2006an aukeratu zuten Euskal Idazleen Elkartearen lehendakari. Euskal PEN klubeko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da.

Lanak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Fito Rodriguezen lanak»

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 150 lan baino gehiago azaltzen dira.[2]

Aforismoak

  • Buru ta zioak (2011, Utriusque Vasconiae)
  • Biktimari agurka (2012, Utriusque Vasconiae)

Nobela

  • Faustoren itzala (2004, Utriusque Vasconiae)[3][4] eta berrargitaratua (2022, Adhara)

Poesia

  • Izendegi hutsa (2019, Arabako Foru Aldundia - "Ernestina de Champourcín" Poesia Saria)

Saiakera

  • Bertsolaritza eta eskola (1991, UEU)
  • Ikastolak eta euskal eskolak (1996, Egin)
  • Construir o destruir naciones: el sistema educativo en el País Vasco (1999, Besatari)
  • El IRA y la Paz en Irlanda (1999, Hiru)
  • Magrittek ez omen zuen pipatzen (2001, Txalaparta)
  • Jeu de Paume (2005, Txalaparta)
  • Kasandra leihoan (2006, Txalaparta/Elkar Fundazioa)
  • Jerusalem, Xalimen Hiria (2008, Utriusque Vasconiae)
  • Justizia Interditaren Poetika (2013, Gertatutakoaren errelatoaz)
  • ¿Está el rey desnudo? (2013, Delta Publicaciones)
  • Ensayo sobre el ensayo (La literatura reflexiva como aprendizaje) (2013, Ediberun Publicaciones)
  • Gontz garaia (2014, Utriusque Vasconiae)
  • Giza Eskubideak: Gizarte eta Hezkuntza Politikak (2016, Delta Publicaciones)
  • Derechos Humanos: Políticas Sociales y Educativas (2016, Delta Publicaciones)
  • "Fake-news"-ak ez dira atzo goizekoak (2019, Utriusque Vasconiae)

Itzulpenak

  • Inmanuel Kanten azken egunak (Alfonso Sastre) (2008, Artezblai)
  • Herioa eta Dontzeila (Ariel Dorfman) (2010, Txalaparta )
  • Gizakien arteko ezberdintasunaz (J.J. Rousseau) (2013, Delta)
  • Azken lerroko mutila (J. Mayorga) (2013, Artezblai)

Elkarrizketa, bideoak, argitalpen digitalak

  • Arakistainen bidea liburuaren aurkezpena. Egunez Egun Iruñerriko Hotsak Eta Zaratak: [1]. Youtube, 2017-05-25.
  • Egunero egun ero liburuaren aurkezpena: Egunero egun ero. Youtube, 2016-02-18.

Erreferentziak

  1. Rodriguez, Fito. (2023-05-04). «Jainkoaren berpizkundea» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  2. Fito Rodriguezen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>150 produktu)
  3. «DonostiaEuskaraz.eus - Faustoren itzala» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  4. Rodriguez Bornaetxea, Fito. (2004). Faustoren itzala. Utriusque Vasconiae ISBN 978-84-933270-5-7. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).

Ikus, gainera

  • Arabako idazleak
  • Gasteiztar ezagunen zerrenda

Kanpo estekak

  • Webgune pertsonala: «Fito Rodriguez».
  • Literaturaren Zubitegiko webgunea: «Fito Rodriguez».
  • Euskal Idazleen Elkarteko webgunea: «Fito Rodriguez».
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257881
  • Commonscat Multimedia: Fito Rodriguez / Q12257881

  • Wd Datuak: Q12257881
  • Commonscat Multimedia: Fito Rodriguez / Q12257881