Filomena Baldezate

Filomena Baldezate

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaCanalejas de Peñafiel, 1895eko azaroaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMiranda Ebro, 1980ko abuztuaren 10a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerakerizaina eta emagina

Filomena Baldezate (Canalejas de Peñafiel, Valladolid, 1895eko azaroaren 4a - Miranda de Ebro, 1980ko abuztuaren 10a) erizaina eta emagina izan zen. Doña Filo izenarekin zen ezaguna.[1][2]

Biografia

1914an iritsi zen Bilbora, neskame gisa. Ezkondu ondoren, Errekaldera joan zen bizitzera, bere neba-arreba txikiekin batera. Ezkonduta egon zen lehen urteetan Irakasle ikasketak egin zituen, baina inoiz ez zuen lanbide horretan jardun. Gero, urte gutxiren buruan, bi alaba eta seme bat izan zituen. 31 urterekin alargun geratu zen. Bere ezkontzako azken urteetan eta alarguntzako lehen urteetan, bere etxean apopiloak izan behar izan zituen familiaren gastuei aurre egiteko.[3]

Alargundu ostean erizain izateko azterketak gainditu zituen, ondoren, 1929an Valladolideko Medikuntza Fakultatean Erditze irakasle titulua lortu zuen eta emagin lanetan hasi zen.[4] Errekalde auzoan igaro zituen berrogeita hamar urteetan, oroitzapen sakona utzi zuen bere sinpatia eta adeitasunagatik. Beti zegoen bere zerbitzuak emateko prest, nahiz eta gero, zenbait kasutan, kobratzera heldu ez.[3]

Heriotza

Miranda Ebron trafiko istripu batean hil zen 1980an.

Aitortzak eta omenaldiak

  • 1968an Errekaldeberrin herri omenaldi bat eskeini zitzaion[4]
  • 1983an, herritarren eskariz, Bilboko Udalak erabaki zuen bere izena jartzea bizi izan zen kaleari, Errekaldeko plazaren goiko aldean zegoena eta ordura arte Marinos voluntarios de la Armada izenetik ezaguna.[1] [3][5].

Erreferentziak

  1. a b Bilbaopedia-Baldezate, Filomena. Calle
  2. Educatec@. (2016-09-08). «Berdinak: Filomena Baldezate #mujeresquesonhistoria» Berdinak (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).
  3. a b c Filomena, un nombre que abriga - Deia 16/1/2021
  4. a b (Gaztelaniaz) Basas, Manuel. (1991). Diccionario Abreviado de las calles de Bilbao.. Bilboko udala, 291 or. ISBN 84-606-0152-8..
  5. «Calle de Filomena Baldezate - Callejero de Bilbao - Callejero.net» bilbao.callejero.net (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).

Kanpo estekak

  • Filomenaren argazkia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106168786
  • Commonscat Multimedia: Filomena Baldezate / Q106168786

  • Wd Datuak: Q106168786
  • Commonscat Multimedia: Filomena Baldezate / Q106168786