Filipe III.a Nafarroakoa

Filipe III.a Nafarroakoa

Irudi gehiago
Nafarroako erregea (Iure uxoris)

1329ko martxoaren 5a - 1343ko irailaren 16a
Karlos I.a Nafarroakoa - Karlos II.a Nafarroako erregea
Bizitza
Jaiotza1306ko martxoaren 27a (egutegi gregorianoa)
HeriotzaJerez de la Frontera, 1343ko irailaren 16a (egutegi gregorianoa) (37 urte)
Hobiratze lekuaIruñeko katedrala
Heriotza moduaborrokan hilda
Familia
AitaLuis I.a Evreuxkoa
AmaMargarita Artoiskoa
Ezkontidea(k)Joana II.a Nafarroakoa  (1329 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
ikusi
  • Jeanne de Navarre (en) Itzuli
    Maria Nafarroakoa
    Blanka Nafarroakoa
    Karlos II.a Nafarroako erregea
    Filipe Nafarroakoa
    Luis Nafarroakoa
    Ines Nafarroakoa
    Joana Nafarroakoa
Anai-arrebak
ikusi
  • Karlos Evreuxekoa
    Joana Evreuxekoa
    Maria Evreuxekoa
    Margarita Evreuxekoa
LeinuaEvreux leinua
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Find a Grave: 92178004 Edit the value on Wikidata

Filipe III.a Nafarroakoa edo Filipe Evreuxkoa (?, 1306ko martxoaren 27Algeciras, 1343ko irailaren 16), Évreuxko konde (13191343) eta Nafarroako errege de iure uxoris (13281343) zen. Aita Louis Évreuxkoa (Filipe III.a Frantziakoaren semea) eta ama Margarita Artoiskoa (Luis IX.a Frantziakoaren anaia zen Roberto I.a Artoiskoaren birloba) zituen. Bere arbasoak zirela eta Frantziako tronua lortzeko hautagaia zen.

Oinordetza

1319an aitaren partez Normandian zegoen Évreuxko konderria jarauntsi zuen. 1318ko ekainaren 18an Joana kapetarra ezkondu eta Karlos I.a Nafarroakoa hil zenean Nafarroako errege de iure uxoris bihurtu zen. Senar-emazteak bai Frantziako iparraldean bai Nafarroan lurralde asko zituztenez, bere bizitzak eman zituzten alde batetik bestera bidaiatzen.

Biografia

Filipe III.a Nafarroako erregeak omenaldia ematen dio Filipe VI.a Frantziako erregeari Frantzian dituen lurraldeengatik

Filipe VI.a Frantziakoarekin Flandriako kanpainan hartu zuen parte eta, 1328ko abuztuaren 23ko Casselgo guduan garaipena lortu eta erregearen bizitza onik atera zuen. Jadanik Nafarroako errege ezkontidea, Arnaldo Barbazangoa Iruñeko apezpikuak 1329ko martxoaren 5ean Iruñeko katedralean koroatu zuen. 1329ko ekainean, Frantziako erregearekin batera Amiensera joan zen, non Eduardo III.a Ingalaterrakoa Frantziako bere lurraldeak zirela eta omenaldia egin zion.[1]

Bere erreinaldian Nafarroako Gorteak sendotuak ziren, hirietako burgesia babestu zuen nobleteria txikiaren kontra eta Nafarroako Foru Hobeagotzeko kapitulua idatzi zuen "Filipe III.aren Hobeagotzea" deitua. Juduen aurkako politika jarraitu zuen: 1336an Iruñeko judu guztiak ghetto batean bizi behar ziren.

1331n Errege Biltzarrean sartu zen. Avignon aldera joan zen erregearekin non Benedikto XII.a Aita Santuak gurutza eman zien Bohemia eta Aragoiko erregeekin batera gurutzada hasteko. Gurutzada ez zen egin.

1335ean, Filipek Aragoiko Erresumaren aurkako gerra hasi zuen, Maria bere alabak Piarres IV.a Aragoikoa ezkondu zuenean bukatua. Urte berean bere anaia gaztea Karlos, Etampes-ko kondea ezkondu zen Joanes Nuñez Bizkaiko jaunaren arrebarekin.

1336ko martxoaren 14ko Villeneuve-lès-Avignongo Itunari esker, Angulema eta Mortaingo konderriak eta Benon eta Fontenay-l'Abattuko gazteluak lortu zituen.

1339an, Frantzia (Filipe VI.a), Bohemia (Joanes) eta Eskoziako (David II.a) erregeekin batera, Cambrai eta Tournai hiriak askatu zituen. Honela Ehun Urteko Gerra hasi zen.

Filipek Hispaniako errekonkistan ere hartu zuen parte. Alfontso XI.a Gaztelakoak zuzendutako Granadako Erresumaren aurkako kanpainan hartu zuen parte eta gezi batek zauritua Jerez de la Fronterako setioan hil zen.

Familia

Aitona
Filipe III.a
Frantziako erregea
Amona
Maria
Brabantekoa
Aitona
Filipe I.a
Concheseko jauna
Amona
Blanka
Bretainiakoa
Aita
Luis I.a
Evreuxko kondea
Ama
Margarita
Artoiskoa
Filipe III.a
Nafarroako erregea

Ezkontza eta haurrak

1318ko martxoaren 5ean ezkondu zen Joana II.arekin. Zortzi seme-alaba izan zituzten:

⛭
Zuhaitz genealogikoa
Jeanne de Navarre
Constance of Aragon, Queen of Sicily
Maria Nafarroakoa
Joanna of Aragon, Countess of Ampurias
Blanka Nafarroakoa Joan of Valois
Maria Nafarroakoa (1355-1420)
Filipe III.a Frantziakoa
Luis I.a Evreuxkoa Karlos III.a Nafarroako erregea
Marie of Brabant, Queen of France
Filipe III.a Nafarroakoa Karlos II.a Nafarroako erregea Petri Nafarroakoa
Filipe Artoiskoa
Margarita Artoiskoa Joana Nafarroakoa
Zuria Bretainiakoa
Leon Nafarroakoa
Filipe Nafarroakoa Lantzelot Nafarroakoa
Luis Nafarroakoa Karlos Beaumontekoa
Ines Nafarroakoa Gaston of Foix-Béarn
Joana Nafarroakoa Charles de Rohan-Guéméné

Erreferentziak

  1. Jean Emmanuel Charles Nodier La Seine et ses bords, 89. orr.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q505112
  • Commonscat Multimedia: Philip III of Navarre / Q505112

  • Wd Datuak: Q505112
  • Commonscat Multimedia: Philip III of Navarre / Q505112



Aurrekoa
Karlos I.a

Filipe III.a
Nafarroako erregea

(1328-1343)
Ondorengoa
Joana II.a
Aurrekoa
Luis I.a

Filipe I.a
Evreuxko kondea

(1319-1343)
Ondorengoa
Karlos II.a
  • i
  • e
  • a
Iruñeko buruzagiak
Iruñeko erregeak
Nafarroako errege-erreginak
Nafarroa Behereko errege-erreginak