Ferdinand Arnodin

Ferdinand Arnodin
Bizitza
JaiotzaSainte-Foy-lès-Lyon, 1845eko urriaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaChâteauneuf-sur-Loire, 1924ko apirilaren 24a (78 urte)
Familia
Familia
ikusi
  • Gaston Leinekugel Le Cocq (en) Itzuli (suhi)
Hezkuntza
HeziketaConservatoire National des Arts et Métiers
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakingeniari zibila, asmatzailea eta ingeniaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • Newport Transporter Bridge (en) Itzuli
    Marseille Transporter Bridge (en) Itzuli
    Pont transbordeur de Nantes (en) Itzuli
    Rocheforteko transbordadore-zubia
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko ofiziala Ohorezko Legioko ofiziala  (1912ko otsailaren 12a)

Ferdinand Joseph Arnodin (Sainte-Foy-lès-Lyon, 1845eko urriaren 9 – Châteauneuf-sur-Loire, 1924ko apirilaren 24) frantziar ingeniari eta industriagizona izan zen, zubi esekien garapenetan lan egin zuena. Alberto Palaciok diseinaturiko Bizkaiko Zubiaren egilea izan zen.

Bizitza

Ferdinand Arnodin oso gazterik iritsi zen Châteauneuf-sur-Loirera, non bere aita obrako buru postuan Seguin anaien etxerako lan egiten zuen. Marc Seguin ospetsua zen 1825ean Tournon-sur-Rhôneko Rodanoren gainean alanbrez egindako kableak erabiliz lehen zubi esekia eraiki zuelako. Orleansko eskola profesionaleko ikastaroetara joan zen, eta, ondoren, aitari esker zenbait eraikuntza-enpresatan lan egin zuen. Horietan arotz, hargin eta metalezko piezen langilea izan zen. Conservatoire National des Arts et Métiersen gaueko eskoletara ere joan zen.

1866an, bere aita hil ondoren, Société générale des ponts à péage enpresak Ferdinand Arnodin zubi ikuskatzaile bezala kontratatu zuen. Bere lehen lana Kermeloko zubi esekia izan zen, non bere emazte izango zen Charlotte Kérihuel ezagutu zuen. 1868ko irailaren 15ean ezkondu ziren Ploemeuren.

1850ean Angersko kate-zubia eta 1852an La Roche-Bernard zubia kolapsatu ondoren, Frantzian zubi esekien eraikuntza gelditu zen. Zubi hauen eraikuntza biziberritzeko, zenbait proposamen egin zituen:

  • taularen alboko mentsulen zurruntasuna handitzea,
  • kable txirikordatuen asmakuntza, bihurdura txandakatuekin.

Kable-zubietan aditua, transbordadore-zubien asmatzailetzat hartzen dute. Munduan eraiki dituzten 18 pertsonetatik 9 bereak dira eta 3k oraindik zutik diraute.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q730311
  • Commonscat Multimedia: Ferdinand Arnodin / Q730311

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 96289268
  • BNF: 10209616q (data)
  • ULAN: 500084357
  • Léonore: 19800035/251/33512
  • Wd Datuak: Q730311
  • Commonscat Multimedia: Ferdinand Arnodin / Q730311