Faustino Aizkorbe

Faustino Aizkorbe

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFaustino Aizkorbe Gil
JaiotzaOlloki, 1948ko uztailaren 20a (75 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaIruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta margolaria
aizkorbe.com

Faustino Gil Aizkorbe (Olloki, 1948ko uztailaren 20a),[1] nafar margolari eta eskultorea da. 1973az geroztik etengabe aritu da munduan zehar hainbat erakusketa egiten: Iruñean, Bilboko Arte Ederretako Museoan eta Espainiako zenbait hiritan ez ezik, Alemania, Hong Kong, Tokio, Korea, Suitza, Chicago, New York, Florida eta Venezuelako zenbait aretotan ere bai. Sevillako 1992ko Expo Erakusketan Itsasketako aretoan erakutsi ziren bere lanak. Horrez gainera, Iruñeko Sarasate pasealekuan, Barañaingo (Nafarroa) Rafael Alberti plazan, Gartziriainen (Nafarroa) eta Arabako Estibalitz santutegian ditu bere obrak ikusgai. Iruñeko Aurrezki Kutxa Munizipalerako muralak, Lekarozko (Nafarroa) eskolaren mendeurrenerako eskultura eta beste hainbat tokitarako irudiak ere egin ditu. Sarien artean, 1974an "Larraona Eskola" arte-lehiaketan 1. Pintura Saria eta Ohorezko Aipamena eskuratu zituen, eta 1987an Pollençako (Palma de Mallorca) IV. Nazioarteko Lehiaketan urrezko domina.

Eskulturak

  • Artikulazio flotatzailea (1988, Iruñea)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) Ezker, Alicia. «Faustino Gil Aizkorbe» Auñamendi entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2016-3-29).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257782
  • Commonscat Multimedia: Faustino Aizkorbe / Q12257782

  • Wd Datuak: Q12257782
  • Commonscat Multimedia: Faustino Aizkorbe / Q12257782