Fanfarre

Fanfarre bat kalejira egiten.

Euskal Herrian, fanfarrea, txaranga (Heg.) edo klika (Ipar.) haize eta perkusiozko musika-tresnez osaturiko musika-banda bat da, kalejirak eginez kaleetan jaiak alaitzeko jotzen duena. Euskal Herriko jai herrikoietan ohiko osagaia da; hain zuzen, Sanfermin jaietan egiteko garrantzitsua betetzen dute. Abesti herrikoiak jo ohi dituzte, eta askotan tradizionalak izan arren, modernoak ere jotzen dituzte.

Fanfarreko musikari kopurua 6-16 bitartekoa izaten da. Talde profesionalak izan daitezke, edo zalez osaturikoak.

Musika-tresnak

Batez ere metalezko eta perkusiozko instrumentuek osatzen dituzte fanfarreak. Hauek dira taldean ageri ohi diren musika-tresnak:

  • Haizezkoak: tubak, tronpetak, tronboiak eta saxofoiak dira ohikoenak. Turutak, sousafoiak, tronpak, ofikleidoak, eufonioak... ere ikus daitezke, eta kasu berezietan baita txistu, txirula eta klarineteak ere.
  • Perkusiozkoak: txindatak, dunbalak eta atabalak. Azken urteetan, batukada eta beste kaleko musika taldeen eraginez, beste motatakoak ere ikus daitezke.

Taldea handi xamarra denean, musikariez gain gidari edo zuzendari bat tartean izan daiteke, erritmoa eta pasarteak markatzen dituena.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16826311
  • Commonscat Multimedia: Charanga / Q16826311

  • Wd Datuak: Q16826311
  • Commonscat Multimedia: Charanga / Q16826311