Family Guy telesailaren pertsonaiak

Family Guy telesailaren pertsonaiak.

Pertsonaia nagusiak

  • Peter Löwenbrau (McFinnigan) Griffin: Griffin familiaren aita da. Garagardoa eta telebista atsegin ditu. Lehen jostailu-lantegi batean egiten zuen lan, bere nagusia hil eta ondorioz, lantegia itxi zuten arte. Orain, garagardo-lantegi batean egiten du lan. Loisekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu: Chris, Meg eta Stewie.
  • Lois Pewterschmidt Griffin: Peterren emaztea da. Rhode Islandeko aristokraziatik zetorren, baina aristokraziari uko egin zion Peterrekin ezkondu zenean. Etxekoandre ilegorri erakargarria da, leiala eta independentea, familia mantentzen du eta Peterren aitaren amorrua jasan behar baitu, Lois protestantea delako, bera, ordea katolikoa. Modelo izan zen, baita piano irakaslea ere. Tae Jitsu borroka-artea daki Peterrek familia osoaren aurrean berataz iseka egin zuen ezkero. Halaber, gaztaroan, Kiss musika taldeko taldekide baten neskalaguna izan zen.
  • Megan "Meg" Griffin: Seme-alabarik zaharrena eta neska den bakarra da. Ospetsu izatea da gehien desiratzen duena, baina ez du lortzen. Kapitulu batean, lagunak egin ahal izateko lesbiana zelaren itxurak egin zituen.
  • Christopher "Chris" Cross Griffin: Bigarren seme-alaba eta Meg baino gazteagoa da eta. Ile horaila du eta gainpisua du. Bere armairuaren barruan bizi den tximinoak izutzen du. Marraztea gustoko du, eta behin, New Yorken margolari ospetsua eta Kate Mossen mutilaguna izan zen. Hala eta guztiz ere, ez zaio ondo ematen neskekin hitz egitea.
  • Stewart "Stewie" Gilligan Griffin: Semerik gazteena da. Haurtxo bat den arren, oso azkarra da eta supergaitasun intelektuala du. Gerra eta txikizioekin zerikusirik dituzten gauzek erakartzen dute eta Stewieren helburuak bere ama hiltze eta mundua menderatzea dira. Inork, Brian Griffin ezezik, inork ez du Stewie ulertzen eta familiakoek uste dute umeen kontuak direla.
  • H. Brian Griffin: Ez da txakur arrun bat. Familiako kide bat bezala hartzen dute, Austinen (Texas) jaio arren. Peter Griffinek adoptatu baitzuen kale-txakur bat besterik ez zenean. Txakur honek kultura maila handia du eta gizakiek bezalaxe hitz egiten, ibiltzen eta janzten da. Alkohola eta drogekin arazoak dituenez psikoanalistarenera jotzen du maiz.

Griffin Familiaren senideak

Peteren familia

  • Francis Griffin: Peterren aita ez-biologikoa da. Katolikoa da etaharen fedea inposatu nahi dio haren familiari. Haren heriotza eta gero, Francis ez zela Peteren aita esan zen. (†)
  • Thelma Griffin: Peterren ama eta Francisen emazte ohia.
  • Mickey McFinnigan: Peterren aita biologikoa.

Loisren familia

  • Carter Pewterschmidt: Loisren aita. Aberatsa da.
  • Barbara "Babs" Pewterschmidt: Loisren ama eta Carteren emastea.
  • Carol Pewterschmidt: Loisren ahizpa. Senar asko ezan du. Seme txiki bat du.

Brianen familia

  • Jasper: Brianen lehengusu homosexuala.

Auzokoak

Swanson familia

  • Joseph "Joe" Swanson: Peterren bizilagun minusbaliatua da, eta lagunik onenetakoa da ere. Nahiz eta gurpil-aulkian egon, polizia-agentea izaten jarraitzen du. Oso gizon gogorra da.
  • Bonnie Swanson: Joeren emakumea. Sei urte egon zen haurdun, baina azkenean, ekarri zuen mundura bere alabari, Susie. Joeri munduko gizonik sexiena dela esaten dio.
  • Kevin Swanson: Joe eta Bonnieren semea. Bere aita bezain gogorra da. Jendeak pentsatu zuen Iraken hil zela, baina gero itzuli zen.
  • Susie Swanson: Joe eta Bonnieren alaba, ahurtxo txiki bat da.

Brown familia

  • Cleveland Orenthal Brown: Peterren bizilagun beltza da, eta lagunik onenetakoa da ere. Oso pertsona motela da totem batek jo zuelako buruan. Telesaila utzi zuen ete ber telesail pertsonala dauka: The Cleveland Show.
  • Loretta Marie Callender Brown: Clevelanden emakume-ohia da. Clevelandekin dibortziatu zen bera Quagmirekin oheratu zelako.
  • Cleveland Orenthal Brown Jr.: Cleveland eta Lorettaren semea da. Ezin du geldirik egon.

Goldman familia

  • Mort Goldman: Familiaren aita judua da. Farmazia batean lan egiten du.
  • Muriel Goldman: Familiaren ama. (†)
  • Neil Goldman: Familiaren semea. Meg-ez maiteminduta dago.

Beste auzokoak

  • Glenn Quagmire: Peterren bizilagun likitsa da. Edozein emakumerekin egoteko prest dago. Gainera, ezin du Lois bere burutik kendu eta bere armairua Loisen argazkiez beterik du.
  • Herbert: Auzoaren gizon zahar bat. Chis erakartzen dio.
  • Jesse: Herbertren txakurra.

Quaghog 5 TV Katea

  • Tom Tucker: Quaghog 5 TV Katearen albistaria.
  • Diane Simons: Quaghog 5 TV Katearen albistaria. (†)
  • Joyce Kinney: Quaghog 5 TV Katearen albistaria.
  • Tricia Takanawa: Quaghog 5 TV Katearen erreportaria.
  • Ollie Williams: Quaghog 5 TV Katearen erreportaria.

Gobernua

  • Adam West Alkatea: Quahogko alkate zoroa da.
  • Epailea: Izenik ez epaile Afro-Amerikarra.

Quahogko jendea

  • Seamus: Bi makilezko hanka eta bi makilezko besoak duen marinela da.
  • Bruce: Bibotedun gizon bat da. Leku desberdinetan lan egiten du.
  • Jillian Rusell: Brianen neska-laguna izan zen. Oso kokoloa da, baina erakargarria.
  • Elmer Hartman Doktorea: Griffin familiaren medikua da.
  • Horace: Peter eta bete lagunak joaten diren tabernaren nagusia da.
  • Jake Tucker: Tom Tuckeren semea. Burua okertuta dauka.
  • Connie D'Amico: Institutuaren neska herrikoi bat.
  • Oilar Erraldoia: Beti Peterrekin borrokatzen den oilar handi bat da. Bere benetako izena "Ernie" da.
  • Koipedun Gizon Gorra: Koipedun gizon gor bat da. Bere benetako izena "Jay" da.

Beste pertsonaiak

  • Heriotza: Pertsonei beste mundura eramaten duen izakia da.
  • Rupert: Stewie-ren pelutsezko hartza.
  • Armairuko Tximino Maltzurra: Chris-en armairuaren barruan bizi den tximino gaiztoa da.