Euskal Onomastikaren Datutegia

Euskal Onomastikaren Datutegia
Jatorria
Sortzailea(k)Euskaltzaindia
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
euskaltzaindia.eus…

Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) Euskaltzaindiaren zerbitzua da, bilaketa omomastikoak egiteko prestatua, eta hiru atal nagusitan daude sailkatuta: deiturak, pertsona-izenak (antroponimia) eta lekuak (toponimia, Euskal Herrikoa eta mundukoa). Izen berezien euskarazko forma egokia jakiteko baliabide inportantea da.

Datutegian agertzen diren euskal forma batzuen idazkera idazkera arau baten bidez finkatua du Euskaltzaindiak, eta bilaketetan erreferentzia agertzen da kasu horietan, baina ez da izen guztien kasua. Asko Euskaltzaindiko Onomastika batzordearen lanen emaitza dira, eta haren bermea daukate; eta beste batzuk irizpide egokiei jarraituz egindako ikerketen emaitzak dira, baina ikerlari edo ikerketa-talde batzuek egindako lanetatik hartu dira, eta ez dute, beraz, Euskaltzaindiaren berariazko oniritzirik[1].

Erreferentziak

  1. «Euskal Onomastikaren Datutegia - EODA - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).

Ikus, gainera

  • Atlas
  • Euskal Wikiatlasa
  • Mapamundi

Kanpo estekak

  • EODA sarean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q109331689
  • Wd Datuak: Q109331689