Eskaldo

Bersi Skáldtorfuson erregearen preso poesiak asmatzen. Christian Krohg-en marrazkia.

Eskaldoak, Erdi Aroan zehar, eskandinaviar erregeen gorteko olerkari-gerlari bikingoak dira. Erregeak zerbitzatzen zituzten, draparrak bezalako lan poetikoetan laudoriotuz, nagusiki, euren eskuzabaltasuna edo guduren batean erakutsi zuten heroitza nabarmentzeko funtzioa zutenak. Euren lanek, olerkaritza eskaldikoa deritzona osatzen dute, hauen ezaugarriak, hitz neurtu aliteratiboak eta irudi erretorikoak direlarik, azken hauetako bat, kenningarra. Eskaldo ospetsuak sagetako protagonista dira, Egill Skallagrímsson kasu, bere izeneko sagakoa.[1]

Eskaldo ospetsuak

800 urtetik 1200 urtera 300 baino eskaldo gehiago ezagutzen dira, gehienak Skáldataln jasota.

  • Bragi Boddason "Zaharra" (IX. mendeko hasiera), Ragnarsdráparen egilea.
  • Þorbjörn Hornklofi (X. mende), Harald I.a Norvegiakoa erregearen eskaldoa.
  • Thjódólfur úr Hvini (900 urtearen ingurukoa), Haustlöng eta Ynglingatal lanen egilea.
  • Eyvindr Finnsson (X. mendea), Eyvindr skáldaspillir edo Eyvindr Plagiatzailea bezala ezaguna, Hákonarmál eta Háleygjatal lanen egilea.
  • Egill Skallagrímsson (X. mendea), Sonatorrek, Höfuðlausn eta Arinbjarnarkviða lanen egilea.
  • Kormákr Ögmundarson (X. mendearen erdikoa), Kormáks sagaren pertsonaia nagusia.
  • Eilífr Goðrúnarson (X. mendearen bukaerakoa), Þórsdrápa lanaren egilea.
  • Þórvaldr Hjaltason (X. mendearen bukaerakoa), Erico VIII.a Suediakoa erregearen eskaldoa.
  • Hallfreðr Óttarsson (X. mendearen bukaerakoa), Olaf I.a Norvegiakoa erregearen gorteko poeta.
  • Einar Helgason "Skálaglamm" (X. mendearen bukaerakoa), Vellekla lanaren egilea.
  • Úlfr Uggason (X. mendearen bukaerakoa), Húsdrápa lanaren egilea.
  • Tindr Hallkelsson (1000. urteko ingurukoa), Håkon Sigurdssonen gorteko poeta.
  • Gunnlaugr Illugason (X/XI mendeetan), Ormstunga (suge-mihia) bezala ezaguna. Haren satirengatik ezaguna.
  • Sigvatr Þórðarson (XI. mende hasierakoa)
  • Þórarinn loftunga (XI. mende hasierakoa)
  • Óttarr svarti (XI. mende erdikoa), Olaf Skötkonung eta Olaf II.a Norvegiakoa erregeen gortetan poeta.
  • Haraldr Harðráði, Norvegiako erregea (XI. mende erdikoa)
  • Arnórr Jarlaskáld (XI. mende erdikoa).
  • Einarr Skúlason (XII.mende), Geisli lanaren egilea.
  • Snorri Sturluson (XII/XIII. mendeetan)
  • Þórir Jökull Steinfinnsson (XIII.mende)

Erreferentziak

  1. .

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):The Scaldic Project.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q947305
  • Identifikadoreak
  • GND: 4181621-3
  • NKC: ph1077984
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q947305