Erremendia

Ez nahasi Jaurrieta udalerrian dagoen Erremendiko mendatea.
Erremendia
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Etxaldeko aireko ikuspegia, 2020. urtean
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
Udalerria 
Administrazioa
Motapartzuergo eta etxalde
Izen ofizialaErremendia
Posta kodea-----
Geografia
Koordenatuak42°52′43″N 1°11′06″W / 42.87865563°N 1.1848801°W / 42.87865563; -1.1848801
Azalera7,43 km²
Garaiera989-1390 metro
Distantzia75,8 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria0 (2021:  0)
Datu gehigarriak
OharrakZaraitzuko Batzorde Nagusiak administratua

Erremendia[1][a] (18. partzuergoa) Nafarroa Garaiko partzuergo eta etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

Zaraitzuko Unibertsitateko kideek partekatzen dute partzuergo hau.

Erremendia ezohiko kasua da, eta bakarra Nafarroako toki-administrazioan; izan ere, partzuergoari dagokionez, ez da udalerri jakin batekoa. Horrela, eraikin guztiak Zaraitzuko Batzorde Nagusiarenak dira. Horietako bat etxebizitzak hartzeko da, eta, beraz, bertako biztanleak ez dira inongo udalerritakoak. Era berean, ez du posta-koderik.

Geografia

Erremendia Abaurreko lautadan barruan dago, Zaraitzu ibaxako zatian. Ibar hau Pirinioetako ibarra da, Aezkoa eta Erronkaribar ibarren artean. Lautadaren zatia zeharkatzen du Zatoia ibaiak, zaraitzu ibaiaren adarrak.

Mugakideak

Jaurrieta
Abaurregaina Espartza
Mendebaldea
  Erremendia  
Ekialdea
Urraulgoiti Sartze

Ingurune naturala eta kokapena

Erremendia Zangozako merindadearen ipar-ekialdean dago, NA-140 errepideak zeharkatuta. Etxaldera heltzeko errepideak honako hauek dira: NA-178 Irunberri eta Nabaskoze bitartean, N-135 Zubiri eta Erroibar bitartean eta NA-1720 Agoitzera bitartean.

Klima eta landaredia

Erremendiak klima atlantiko eta mediterraneoaren ezaugarriak dauzka, zenbat eta iparralderago edo hegoalderago egin tenperatura eta prezipitazioak gehiago aldatzen dira. Urteko batez besteko tenperaturak 6 eta 10 gradu bitartekoak dira, eta prezipitazioak 1.400 eta 1.800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira.

Landarediari dagokionez, hegoaldean basapinuak daude, eta zenbat eta iparralderago egin, altueraz igotzen hastean, pagadiak gehiago nagusitzen dira, Erremendian lehen maldetan. Pagoez gain, Aezkoako udalerri gehienetan, haritz ugari daude. Birlandaturiko pinuek 24,6 hektarea hartzen dituzte, Austriatik eta Japoniatik ekarritako espezieak dira, oro har.

Estazio meteorologikoak

Erremendian dagoen, itsasoaren mailatik 1047 metrora, Nafarroako Gobernuak 2001an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]


    Datu klimatikoak (Erremendia, 2001-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.9 20.0 21.4 24.9 27.7 34.3 33.6 36.1 31.5 25.6 21.5 19.4 36.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.7 6.2 9.0 12.0 15.4 20.5 23.1 23.5 19.7 15.3 9.1 6.7 13.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.3 1.5 4.0 6.9 10.0 14.3 16.2 16.4 13.0 9.7 4.8 2.0 8.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.2 -3.2 -1.2 1.1 3.6 7.1 8.7 8.6 6.0 4.0 0.5 -2.4 2.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -21.2 -22.6 -24.8 -8.7 -6.2 -3.6 -0.8 -1.6 -4.3 -8.3 -16.4 -19.7 -24.8
Batez besteko prezipitazioa (mm) 162.6 140.7 141.9 124.8 114.8 82.5 43.4 44.8 69.4 120.5 169.4 147.7 1362.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 94.7 83.1 48.0 72.9 49.1 56.0 48.1 35.5 51.8 97.8 84.1 71.3 97.8
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Oharrak

  1. /eremenð̞í.a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erremendia» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  3. Erremendiko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Zaraitzuko Batzorde Nagusiko webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q95609621
  • Lekuak
  • OSM: 346538
  • Wd Datuak: Q95609621
  • i
  • e
  • a
  Zaraitzu
Aldegaña
Errartea
EzkarozeJaurrieta (Erremendia) • Orontze
Atabea
Espartza • Sartze (Ibiltzieta • Sartze) • Gorza (Erripalda • Gorza • Igari) • Galoze (Galoze • GanaltzeItzalleIzizeUskartze)