Errefrakzio

Argiaren errefrakzioa hainbat ontzietan.
Errefrakzioa.

Errefrakzioa uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean, bigarren gainazalera sartzen da uhin-higiduraren energiaren zati bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Errefrakzioa uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da eta gertatu dadin, bi inguruneek errefrakzio-indize ezberdina izan behar dute.

Errefrakzioaren legea

Errefrakzioaren legea

Errefrakzioaren legea edo Snell-en legeak honakoa dio:

  1. Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
  2. Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri (n12) bigarren ingurunean lehenengoarekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo.
s i n θ 1 s i n θ 2 = v 1 v 2 = n 12 {\displaystyle {\frac {sin\theta _{1}}{sin\theta _{2}}}={\frac {v_{1}}{v_{2}}}=n_{12}}

Errefrakzioaren legea Willebrord Snel van Royen "Snell" fisikari herbeheretarrak ondorioztatu zuen eta aurreko guztia kontuan izanik, legearen adierazpide aljebraikoa honela enuntzia dezakegu:


Prisma batek sakabanatutako argi izpi jarrai baten animazio eskematikoa. Izpi zuriak ikusgai diren uhin-luzera ugari adierazten du, horietatik 7 erakusten dira. Hutsean abiadura berdinarekin bidaiatzen baitute. Prismak argia moteldu egiten du eta horrek bere bidea makurtzen du errefrakzio prozesuaren bidez. Eragin hori indartsuagoa da uhin-luzera laburragoetan (mutur bioleta) uhin-luzera luzeagoetan (mutur gorria) baino, eta horrela osagaiak sakabanatzen dira. Prismatik irten ahala, osagai bakoitza jatorrizko abiadura berdinera itzultzen da eta berriro errefraktatzen da.
n 1 s i n θ 1 = n 2 s i n θ 2 {\displaystyle n_{1}sin\theta _{1}=n_{2}sin\theta _{2}\,}

non

  • n 1 {\displaystyle n_{1}} : Lehenengo ingurunearen errefrakzio-indizea
  • n 2 {\displaystyle n_{2}} : Bigarren ingurunearen errefrakzio-indizea
  • θ 1 {\displaystyle \theta _{1}} (edo e ^ ) {\displaystyle {\hat {e}})} : Eraso-angelua
  • θ 2 {\displaystyle \theta _{2}} (edo r ^ ) {\displaystyle {\hat {r}})} : Errefrakzio-angelua
  • n {\displaystyle n} (orokorrean): n = c v {\displaystyle n={\frac {c}{v}}} .


Kasu berezi bat dago non errefrakzio-angelua 90º den eta normalarekiko perpendikularra irteten da izpi errefraktatua banaketa-gainazaletik justu-justu. Azken hau gertatzean eraso-angeluari ( θ 1 {\displaystyle \theta _{1}} ) muga-angelua deitzen zaio, eta balio hori gaindituz errefrakzioaren ordez, islapena gertatuko litzateke. Fenomeno honi islapen osoa ere deitzen zaio.

Ikus, gainera

  • Optika

Kanpo estekak

  • Animazioa (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q72277
  • Commonscat Multimedia: Refraction / Q72277

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX526776
  • BNF: 119811319 (data)
  • GND: 4146523-4
  • LCCN: sh85112257
  • SUDOC: 027859770
  • AAT: 300056027
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q72277
  • Commonscat Multimedia: Refraction / Q72277