Eroski

Eroski
Eroskiren supermerkatua Gasteizko Boulevard merkataritza gunean.
MotaKooperatiba
SektoreaBanaketa
Sorrera1969
EgoitzaElorrio, Bizkaia
 Euskal Herria
MerkatuakEuskal Herria eta Espainia
Langileak36.432 langile
12.295 bazkide
EskumendekoakEroski Bidaiak
Perfumerias IF
Caprabo
Eroski Asegura
Eroski Móvil
Eroski Optika
Forum Sport
Webguneahttp://www.eroski.es/

Eroski Mondragon Corporacion Cooperativa barnean dagoen banaketarako kooperatiba da.

Izena

Erosi eta toki hitzen nahasketatik dator izena, hau da, "erosteko toki".

Historia

1969an sortu zen.

2007ko ekainean Caprabo enpresa espainiarra erosi eta gero, 2.441 salmenta-toki ditu taldeak hurrengo moduan banaturik: 114 hipermerkatu (Eroski), 1.029 supermerkatu (Eroski City, Eroski Center eta Caprabo), 274 bidaia-agentzia (Eroski Bidaiak), 53 gasolindegi, 44 kirol-denda (Forum Sport), 300 lurrindegi (If), aisia eta kulturako 4 denda (Abac) eta 27 logistika-gune. 47.000 langilek osatzen dute taldea.

Eroski Iruña merkataritza-gunearen ikuspegia.

2010ean Espainiako Errealitate Eleaniztunaren Sustapen Saria jaso zuen.

2014ko azaroaren 4an, Eroskik 160 denda saldu zizkion DIA taldeari. Denda gehienak Madrilen zeuden; gainerakoak, aldiz, Andaluzian, Gaztela eta Leonen, Extremaduran eta Gaztela-Mantxan[1].

Azaroaren 24an, 40 milioi euro inbertitu zituen Eroskik Elorrioko plataforma logistiko automatizatuan[2].

2015eko urtarrilaren 12an, Eroski 136. postuan zegoen munduko banaketa talde handien zerrendan. Bederatzi postu galdu zituen urtebetean. AEBetako Wal Mart supermerkatuen taldea zen zerrendan lehena[3].

Urtarrilaren 15ean, Eroski ixtear zegoen bere zorraren berregituraketa[4]. Urtarrilaren 16an, akordioa egin zuen bankuekin bere zorra osorik berregituratzeko eta horrela finantza ekarpenen trukearen hasiera posiblea zen[5].

2022ko azaroaren 22an iragarri zenez, Iberostarrek Eroski Bidaiak erosi zuen, 300 langilez eta 132 dendaz osatua, eta hurrengo urteko urtarrilean zen ixtekoa operazio hori[6].

Erreferentziak

  1. «Eroskik 160 denda saldu dizkio DIA taldeari», EiTB, 2014-11-04
  2. Miren Garate, «40 milioi euro inbertitu ditu Eroskik plataforma logistiko automatizatuan», Berria, 2014-11-24
  3. Eroski 136. postuan dago munduko banaketa talde handien zerrendan. Berria 2015eko urtarrilaren 12a.
  4. «Eroskik ixtear du bere zorraren berregituraketa», Berria, 2015-01-15
  5. «Eroskik akordioa lortu du bankuekin bere zorra osorik berregituratzeko», Berria, 2015-01-16
  6. Rada, Iñaut Matauko. «Iberostar taldeak Eroski Bidaiak erosi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).

Kanpo estekak

  • www.eroski.es[Betiko hautsitako esteka]
  • www.fundacioneroski.es
  • Eroski Consumer Kontsumitzaileen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1361349
  • Commonscat Multimedia: Eroski / Q1361349

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 298170734
  • Wd Datuak: Q1361349
  • Commonscat Multimedia: Eroski / Q1361349