Enriqueta González Rubín

Enriqueta González Rubín
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnriqueta González Rubín
JaiotzaSantianes (en) Itzuli, 1832ko apirilaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaInfiesto (en) Itzuli, 1877ko azaroaren 9a (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakasturiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Enriqueta González Rubín (Santianes, Ribadesella, 1832ko apirilaren 17a – Infiesto, 1877ko azaroaren 9a) asturiar idazle eta kazetaria izan zen.[1]

Biografia

Umezurtz geratu zen umea zela. Ama ezkongabea izan zen eta 1859an Juan Echevarriarekin ezkondu zen. 1874. urtearen inguruan, Infiestora joan zen bizitzera eta bertan hil zen 1877ko azaroaren 9an minbiziz.[2]

Enriqueta González Rubínek Asturiasko hizkuntzako narrazio-generoari ekin zion une historiko batean, emakume batentzat letrekin aritzea bat ere erraza ez zen une batean.[3]

Garai hartako prentsan artikulu, poema eta narrazioekin kolaboratu zuen.

Bere prosak Errealismoaren aurreko narratiba gogorarazten du, Fernán Caballero garaikidea bezala kostunbrista izanik.[2]

Idatzi zituen hedabideen artean, El Faro Asturiano nabarmentzen da.[1]

Bere garaian ospe handia lortu zuen, nahiz eta bere lanak erakusten zituen kezka politiko eta sozialek eta haiek berriro ez argitaratzeak, urteen joanean gainbehera ekarri duten.

Lanak

Bere artikuluek kezka adierazten dute emakumearen bizi baldintzez, heziketaz eta gizartean duen eginkizunaz.[2]

1875ean Viaxe de Tiu Pacho el Sordu a Uviedo nobela argitaratu zuen, asturieraz non garaiko politikari eta gizarteari buruz ironiaz hausnartzen zuen. Obra hau 2007an aurkitu zen bere liburutegi pribatuan, Cueto de Llanes jauregian.[4][1]

Artikuluak, olerkiak eta narrazioak idatzi zituen, baita El Faro Asturiano egunkarian argitaratu zen eleberri bat ere. La Gallina Vieja, La Cantora del Sella eta Una aldeana del Sella izengoitiak erabiltzen zituen bere testuak sinatzeko.[1]

1890ean, El Faro Asturianoren zuzendari Protasio González Solisek Enriquetak bere egunkarirako idatzitako hainbat lan bildu zituen Memorias Asturianas izeneko argitalpen batean.[1]

Aintzatespenak

  • 2003an, Asturiasko Printzerriko Kultura Sailak Kazetaritzako Enriqueta González Rubín saria sortu zuen.[1]
  • 2009ko maiatzaren 4tik 8rako astean, Asturiasko Letren XXX. Astea egin zen, González Rubínen memoriari buruzkoa.[5]
  • 2021ean, Asturiasko Printzerriko Kultura, Hizkuntza Politika eta Turismo Sailak "Enriqueta González Rubín de narrativa joven en asturiano" sarirako deialdia egin zuen.[6]
  • Ribadesellako Etnografia Elkarteak ibilbide literario bat antolatu zuen idazlearen herrian.[3]

Bibliografia

  • Enriqueta González Rubín, Viaxe del Tiu Pacho el Sordu a Uviedo, Ediciones Trabe, Oviedo, Asturias, 2009
  • Principáu d'Asturies, Enriqueta González Rubín: el sinciu d'una escritora del XIX, Oviedo, Asturias, 2009

Erreferentziak

  1. a b c d e f «Ribadesella busca a los descendientes de la escritora Enriqueta González Rubín» El Comercio 25 de octubre de 2008.
  2. a b c SL, Información facilitada por EuroWeb Media. «González Rubín, Enriqueta» www.biografiasasturias.es.
  3. a b «Enriqueta González Rubín tendrá una calle en Ribadesella, su concejo natal» El Comercio 7 de agosto de 2019.
  4. «Siete escritoras asturianas para un 8-M» El Comercio 8 de marzo de 2019.
  5. Press, Europa. (2009-05-04). «La Conseyería de Cultura abre la 'Selmana de les Lletres Asturianes', dedicada a Enriqueta González Rubín» www.europapress.es.
  6. Press, Europa. (2021-12-14). «Blanca Fernández Quintana gana el primer premio Enriqueta González Rubín con la obra 'No que cinca los seres de lleenda'» www.europapress.es.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q13147126
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 41275153
  • ISNI: 0000000059306718
  • BNE: XX1154522
  • LCCN: n2006086110
  • Wd Datuak: Q13147126