Enrique Molina

Enrique Molina
Bizitza
JaiotzaMadril, 1930
Herrialdea Espainia
Heriotza1994ko martxoaren 20a (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Enrique Molina Campos (Madril, Espainia, 1930 – 1994ko martxoaren 20a) gaztelaniazko idazlea izan zen. Fintasun handiko poemak eta lirismo handikoak idatzi zituen. Poema horietan sentiberatasun handiz nahasten ditu maitasunezko gaiak eta gai moralak. Aipatzekoak ditu: En verdad os digo (1956), La puerta (1959), Historia natural (1965), Poemas del hilo (1967), En medio de todo (1974), Visiones y lástimas (1983) eta Siete poemas (1988). 1991n, bere poemen bilduma orokor bat argitaratu zen, La señal que nos valga (1952-1990), eta 1992an Historial: pequeña antología. Lan horiez gainera, Nueve ensayos sobre poesía española contemporánea (1991) saiakera eta idazle katalan eta frantsesen itzulpenak ere idatzi zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12256881
  • Wd Datuak: Q12256881