Emma Castelnuovo

Emma Castelnuovo

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaErroma, 1913ko abenduaren 12a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1913ko abenduaren 12a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2014ko apirilaren 13a)
HeriotzaErroma, 2014ko apirilaren 13a (100 urte)
Familia
AitaGuido Castelnuovo
Familia
ikusi
  • Federigo Enriques (osaba)
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea 1936)
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta matematikaria
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Liceo Torquato Tasso (en) Itzuli  (1945 -  1979)
Jasotako sariak
ikusi

Emma Castelnuovo (1913ko abenduaren 12a - 2014ko apirilaren 13a) italiar matematikaria eta pedagogoa izan zen.

1936an lizentziatu zen Erromako Unibertsitatean, eta bibliotekari gisa hasi zen Matematika Institutuan. Juduen ondorengoa, 1938 eta 1943 bitartean, naziengandik babesteko aterpea hartu behar izan zuen lagunen etxeetan, ospitaletan edo erlijio erakundeetan. Gerra ostean, Torquato Tasso Erdi Mailako ikastetxera itzuli zen 1979 arte. [1] Bere asmoa matematikaren edertasuna helaraztea zen ikasleei, beren kabuz pentsa zezaten eta sortzaileak izan zitezen. [2]

1946an " Il metodo intuitivo per insegnare la Geometria nel Primo Ciclo della Scuola Secondaria " artikulua argitaratu zuen, ondoren, Geometria intiutivia (1949) liburuan garatuko zituen ideiak adierazi zituena. Lehen edizioaren hitzaurrea bere planteamenduen gaurkotasuna adierazten du: [3]

« Geometria Intuitiboaren ikastaroaren helburu nagusia, teknika, arte eta naturari buruzko gertakarien behaketaren bidez, ikasleak irudi geometrikoen funtsezko propietateekiko interesa piztea da, eta, horrekin batera, ikerketarekiko gustua eta gogoa. Zapore hori ezin da sortu, nik uste, sormen lanean parte hartzera bultzatzen ez bada. 11 eta 14 urte bitarteko haurrek duten jakin-min natural eta instintiboa bultzatu behar da, egia matematikoen deskubrimenduan lagunduz, euren kabuz egin izanaren ideia transmitituz eta, pixkanaka, arrazoibide logiko baten beharra sentituz. »

2009ko martxoaren 10ean, Italiako Errepublikako Merezimenduen Ordenako Ofizial Nagusiaren ohorea jaso zuen bere lanarekiko zaletasun eta konpromisoagatik. [1] Matematika-Heziketako Nazioarteko Batzordeak (ICMI) erabaki zuen Emma Castelnuovo Saria sortzea matematikako irakaskuntzan eta bereziki geometria euklidearreko alderdi pedagogiko berritzailea aintzat hartzeko. [4]

Lana

Matematikako hezkuntzan ekarpen garrantzitsuak egin ditu. Liburu hauek argitaratu ditu:

  • Geometria intuitiva, per le scuole medie inferiori (1948, Carrabba)
  • Didattica matematica (1963, La Nuova Italia)
  • Documenti di un'esposizione matematica (1972, Boringhieri)
  • Matematica nella realtà (amb Mario Barra, 1976, Bollati Boringhieri)
  • La matematica (1976, La Nuova Italia)
  • Pentole, ombre, formiche. In viaggio con la matematica (1993, La Nuova Italia)
  • L'officina matematica. Ragionare con i materiali (2008, La Meridiana)

Erreferentziak

  1. a b 2014ko apirilaren 13an hil ondorengo laburpen biografikoa
  2. Matematikaren irakaskuntza irauli zuen ehun urte beteak dituena
  3. Bartzelonako Unibertsitateko matematika liburutegiko bloga
  4. Emma Castelnuovo matematikari eta pedagogo italiarra hil zen 100 urte zituela

Kanpo estekak

  • Emma Castelnuovo ICMI Sariak
  • Sarrera biografikoa Emma Castelnuovoren blogean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3724631
  • Commonscat Multimedia: Emma Castelnuovo (mathematician) / Q3724631

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 27156431
  • ISNI: 0000000058728046
  • BNE: XX1218879
  • BNF: 124274141 (data)
  • CANTIC: a1006123x
  • GND: 116290318X
  • LCCN: no2003053506
  • SUDOC: 03340528X
  • UB: a1237599
  • ICCU: CFIV023767
  • Wd Datuak: Q3724631
  • Commonscat Multimedia: Emma Castelnuovo (mathematician) / Q3724631