Emilie Mundt

Emilie Mundt

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSorø (en) Itzuli, 1842ko abuztuaren 22a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaFrederiksberg, 1922ko urriaren 25a (80 urte)
Familia
AitaCarl Mundt
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Marie Luplau
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Colarossi (en) Itzuli
Irakaslea(k)Vilhelm Kyhn (en) Itzuli
Jørgen Roed
Gustave-Claude-Étienne Courtois (en) Itzuli
Raphaël Collin (en) Itzuli
Ikaslea(k)
ikusi
  • Bizzie Høyer (en) Itzuli
    Emilie Demant Hatt (en) Itzuli
    Astrid Holm
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Danimarka
Genero artistikoaerretratua

Caroline Emilie Mundt (Sorø, 1842ko abuztuaren 22a - Frederiksberg, 1922ko urriaren 25a) Danimarkako margolari ospetsua izan zen. Bere lanak Errealismoan kokatu behar dira. Berak egindako haurren eszenak oso ezagunak dira.

Biografia

Aita, Carl Mundt izeneko matematikaria, Sorøko Akademiako katedraduna izen zen. Ama haurra hiru urte zituelarik, hil egin zen. Ondorioz, aita familia osoarekin Kopenhagera joan zen bizitzera. Haren etxean eztabaida politikoak ohikoak ziren, azken buruan haren aita Grundlovgivende Rigsforsamling asanbladaren partaidea zen eta osaba, J.H. Mundt, Kopenhageko alkatea zen.

Emilie Mundt (1915).

Emilie bere ahizpa Jacobinerekin batera Zahleko ikastetxean ikasi zuen eta 1861an tutora pribatua izateko azterketa egin zuen. Dena dela, Frederik Helstedek, marrazketako irakasleak, haren marrazteko trebetasuna ikusita, eskolan marrazketako eta idazkerako irakaslea izateko animatu zuen.

Hogeita hamar urte zituelarik, arteari ematea erabaki zuen eta Vilhelm Kyhnek zuzentzen zuen Emakumeentzako Margolaritza Eskolan matrikulatu zen. Han bere bikotekidea izango zen Marie Luplau ezagutu zuen. 1875ean Danimarkako Arte Ederren Errege Akademian saiatu zen sartzen lortu gabe. Orduan, Luplaurekin batera Munichera joan zen, Eilif Peterssenekin ikasteko. Geroago, 1882tik 1884ra, Parisko Académie Colarossin ikasi zuen. Han Jules Breton eta Jules Bastien-Lepage margolarien eragina ezagutu zuen. Bolada horretan haur pobreen bizitza erakusten zitzuten lan batzuk egin zituen; horietako askoren ideiak bertako umezurztegi batean jaso zituen.

1886an Luplaurekin batera Frederiksbergen emakumeentzako margolaritza eskola propioa sortu zuen. Eskola hau 1913 arte irekita egon zen. Aurretik, 1890ean, Carla izeneko neska gaztea hartu zuten. Neska hori, 1916an, "Kvindelige Kunstneres Samfund" (Emakumeen Artearen Elkartea) lehenetariko partaidea izan zen.

Ideologikoki emakumeen eskubideen eta, bereziki, emakumeen sufragismoaren aldeko jarrera erakutsi zuten biek ala biek.

Gaiak

Mundten ezaugarri bat bere margolanetan erabili zituen gaiak izan ziren. Hauek ziren nagusiak:

  • Haurren bizitza erakusten zituzten margolanak, askotan haur pobreen bizitza bereziki.
  • Nekazaritzaren munduko eszenak. Horietako asko Bretainian antolatu zuten Pont-Avengo Eskolan egin zituen.
  • Nekazarien inguruko paisaiak.

Galeria

  • Neska belar gainean eserita.
    Neska belar gainean eserita.
  • Bazkaldu ondoren.
    Bazkaldu ondoren.
  • Zuriz jantzitako emakumea iraurtzen.
    Zuriz jantzitako emakumea iraurtzen.
  • Gizonezko modelo baten estudioa.
    Gizonezko modelo baten estudioa.
  • Margolaria haur batekin (1893).
    Margolaria haur batekin (1893).

Erreferentziak

Kanpo loturak

  • (Ingelesez)ArteNET webgunean Mundten margolanen bilduma.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emilie Mundt Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q148878
  • Commonscat Multimedia: Emilie Mundt / Q148878

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 127747318
  • GND: 1220913413
  • ULAN: 500168361
  • RKD: 275502
  • Wd Datuak: Q148878
  • Commonscat Multimedia: Emilie Mundt / Q148878