Elena Irureta

Elena Irureta

(2023)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena Irureta Azanza
JaiotzaZumaia, 1955eko uztailaren 30a (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Familia
ikusi
  • Telmo Irureta (iloba)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0410118 Edit the value on Wikidata
Baleike aldizkarian (1994)

Elena Irureta Azanza (Zumaia, Gipuzkoa, 1955eko uztailaren 30a - ) euskal aktorea da.

2023ko urrian Euskal Zine Bilerak Begirada saria eman dio Ane Gabarainekin batera, ikus-entzunezkoen alorrean egindako ekarpenengatik.[1]

Biografia

Laurogeigarren hamarraldi hasieran, argazkilaritza ikasketak amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Arte Dramatiko Eskolan diplomatu zen.[2]

Euskal Herrian gehienbat telebistan egindako lanei esker ezaguna bada ere, batez ere Bi eta bat, Jaun ta Jabe eta Martin telesailei esker, antzerkian eta zineman egindako lanak ere ugariak dira. Espainia mailan ere Al salir de clase eta El comisario telesailengatik da ezaguna, eta zineman Icíar Bollaínekin egindako lanengatik: Hola, ¿estás sola?, Flores de otro mundo eta Te doy mis ojos.

Filmografia

Telebistan

Film laburrak

  • Adiós Toby, Adiós (1995)
  • El vestido (2000)
  • Eta Amama? (2010-11)

Antzerkia

  • Hau paraderua
  • El porqué de las cosas
  • Aspirina para 2
  • Arlequino
  • Ama begira zazu
  • El jefe de todo esto
  • Metxa

Sariak

Feroz sariak

Urtea Kategoria Telesaila Emaitza
2020 Telesail bateko emakumezko aktore onena Patria Irabazlea[3]

Erreferentziak

  1. Lizarralde, Mikel. (2023-10-12). «Ane Gabarain eta Elena Irureta sarituko ditu Euskal Zine Bilerak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  2. Euskadiko Filmategia. Irureta , Elena. .
  3. «Aktore onenaren Feroz saria irabazi du Elena Iruretak» Urola Kostako Hitza 2021-03-03 (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11681419
  • Commonscat Multimedia: Elena Irureta / Q11681419

  • Wd Datuak: Q11681419
  • Commonscat Multimedia: Elena Irureta / Q11681419