Dunsany gaztelua

Dunsany gaztelua
Dunsany Castle
Caisleán Dhún Samhnaí
Dunsany gaztelua behelainotan.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Irlandaren banaketa administratiboa Meatheko konderria
Koordenatuak53°32′08″N 6°37′15″W / 53.5356°N 6.6208°W / 53.5356; -6.6208
Map
Historia eta erabilera
JabeaRandal Plunkett, 21st Baron of Dunsany (en) Itzuli
Arkitektura
Azalera1.600 acre
Ondarea

Dunsany gaztelua (ingelesez Dunsany Castle, irlanderaz Caisleán Dhún Samhnaí) Meatheko konderriko Dunsany udalerrian kokatzen den gaztelu normandiarra da. Badirudi jarraian populatua izan den Irlandako gaztelurik zaharrena dela.

Historia

Dunsany gaztelua Hugh de Lacy zaldun normandiarrak eraiki zuen 1180 eta 1181 artean, ziurrenik aurretik zegoen gotorleku baten gainean. Hugh de Lacy berak bigarren gaztelu bat eraiki zuen ondoan, Killeen gaztelua hain zuzen ere. Cusack familiak hartu zituen gaztelu biak eta XV mendean ezkontzak zirela eta Plunkett familia jabetu zen beraietaz. XVIII mendean Trim gaztelu garrantzitsua ere eskuratu zuten.

XVIII eta XIX mendeetan zabaldu egin zen eta tamaina hirukoiztu zuen. Gaur egun dakusagun gazteluan lau dorreen oinarriak eta gazteluaren beheko partea originalak dira.

Inguruko lurrak

XX mendean inguruko lurretatik asko galdu bazituzten ere oraindik zelai zabalek inguratzen dute gaztelua. Hainbat osagai aipagarri daude bertan:

  • XIX mendeko harresia: Irlandako Gosete Handian penitentzia gisa eraiki zen gehiena.
  • San Nikolas eliza: "Abade-etxea" ezizena dauka eta 1440an eraiki zen, ziurrenik aurrez zegoen eliza baten gainean.
  • Hesitutako baratzea: 12.000 m²-ko baratzea.
  • Harrizko baserria.
  • Ikuiluak.

Kanpo estekak

  • Dunsany.net
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5315670
  • Commonscat Multimedia: Dunsany Castle / Q5315670

  • Wd Datuak: Q5315670
  • Commonscat Multimedia: Dunsany Castle / Q5315670
  • i
  • e
  • a
Irlandako antzinako gaztelu, gotorleku eta eraikin historikoak
Dublin
Áras an Uachtaráin • Ardgillan gaztelua • Ashtown gaztelua • Carrickmines gaztelua • Castleknock gaztelua • Chichester etxea
Clontarf gaztelua • Deerfield • Drimnagh gaztelua • Dublingo gaztelua • Farmleigh • Frescati etxea • Howth gaztelua • Iveagh etxea
Leinster etxea • Luttrellstown gaztelua • Malahide gazteluaManderley gaztelua • Mansion etxea • Mornington etxea
Rathfarnham gazteluaSwords gaztelua
Connacht
Ashford gazteluaAthenry gazteluaAughnanure gaztelua • Ballymore gaztelua • Ballymote gaztelua • Clonalis etxeaDún Aonghasa
Dunguaire gazteluaKylemore abadetxeaLissadell etxea Lynch gazteluaParke's gaztelua • Portumna gaztelua Tyrone etxea
Westport etxea
Munster
Bantry etxea • Black gaztelua • Blarney gaztelua • Bourchier's gaztelua • Bunratty gazteluaCahir gaztelua • Craggaunowen gaztelua
Desmond gazteluaDoonagore gazteluaDromoland gaztelua • Dunboy gaztelua • Fota etxea • Gallarus OratoryKing John's gaztelua
Knappogue gaztelua • Leamaneh gaztelua • Lismore gazteluaListowelgo gazteluaMuckross etxeaO'Dea gaztelua
Ormonde gaztelua Parkavonear gaztelua • Redwood gazteluaRock of CashelRoss gaztelua
Leinster
Allenstown etxea • Ardbraccan etxea • Avondale etxea • Barberstown gaztelua • Bellinter etxea • Belvedere etxea • Birr gaztelua
Brú na Bóinne • Carton etxea • Durrow gaztelua • Castletown etxea Clonmacnoise • Dardistown gaztelua • Darver gaztelua
Dunsany gaztelua • Durhamstown gaztelua • Emo CourtFoulksrath gazteluaGlendalough • Kilkea gaztelua • Killeen gaztelua
Kilkenny gazteluaKinnitty gazteluaKnowth • Leap gaztelua • Loftus Hall • Maynooth gaztelua • Mellifonteko abadetxea • Middleton Park etxea • MonasterboiceNewgrangePowerscourt etxea • Roche gaztelua • Rock of DunamaseRussborough etxea
Slane gaztelua • Stradbally Hall • Tarako muinoaTrim gaztelua
Ulster
Altinaghree gaztelua • Arthur Cottage • Bailieborough gaztelua • Belfast gaztelua • Caulfield gaztelua • Clandeboye etxea • Doe gaztelua
Donegal gazteluaDunluce gaztelua • Florence Court • Glenveagh gazteluaGosford gazteluaGrianan of AileachLeslie gaztelua
Lough Eske gaztelua • Mount Stewart • Rossmore gaztelua • Saunderson gaztelua • Springhill etxea • Stormont gaztelua • Tynan abadia