Donostiako erraldoi eta buruhandien konpartsa

Konpartsaren irudi orokorra.
Konpartsa Donostiako Antigua auzoan.
Itzurun Elkartearen logoa.

Donostiako erraldoi eta buruhandien konpartsa 1982ko abuztuaren 8an atera zen lehen aldiz kalera. Urte hartako erraldoiak gordetzen dira, ez, ordea, buruhandiak. Konpartsa horren sortzaile nagusietariko bat Jose Ignazio Urbieta izan zen. Konpartsa antolatzeko, 1991an, elkarte bat sortu zen, Itzurun Elkartea alegia; guztira 75 pertsona dira. 2017ko Aste Nagusian erraldoiak berrituak atera ziren, janzkera berriekin ere, nolabait, hasierakoak berreskuratu nahian.[1][2]

Erraldoiak

Esan ohi da erraldoien artean Donostiakoak erraldoienak direla: 4,15 metroko garaiera dute. Erraldoi hauen beste ezaugarria haien aurpegien trazuak dira. Lau bikote dira:

  • Bikote arabarra: Katximorroa eta Biasteriko dantzaria.
  • Bikote nafarra: Erronkari bailarako bikote tipikoa.
  • Bikote gipuzkoarra: Orioko baleagizona eta Pasai Donibaneko batelaria.
  • Bikote bizkaitarra: olagizona eta erroskilagilea.

Erraldoi bikote bakoitza musikari propioen doinuekin dantzatzen da. Urteetan zehar gorabeherak izan badira ere, egun honela banatzen dira: Bikote arabarra Tolosako Dultzaineroekin, bikote nafarra Perez de Lazarragatarren ondorengoekin, bikote gipuzkoarra Juan Mari Beltranekin eta bikote bizkaitarra Donostiako eta inguruko txistulariekin.

Buruhandiak

Hauek hamalau dira eta, nolabait, hirian ospatzen diren festa desberdinen ordezkariak dira.

  • Donostiako Danborrada: danborraria, kantinera, sukaldaria eta urketaria
  • Kaldereroak: bikote bat
  • Inude eta artzaina
  • Inauteriko Arlekina eta Pierrota
  • Belle Epoque: Tio Pepe eta Cocotte
  • Santo Tomas jaia: baserritar bikote bat

Erreferentziak

  1. Erraldoi eta buruhandiak 1999-2009. Jose Ignacio Urbietaren omenez.. Debako Udala.
  2. .

Ikus gainera

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostiako erraldoi eta buruhandien konpartsa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5879443
  • Wd Datuak: Q5879443