Domingo Egaña

Domingo Egaña

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGetaria, 1815eko otsailaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAldatz, 1876ko otsailaren 25a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradualanda-mariskal
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia
Matiner-en Gerra
Bigarren Karlistaldia

Domingo Egaña Erkizia (Getaria, Gipuzkoa, 1815eko otsailaren 24a - Orreaga, Nafarroa, 1876ko otsailaren 25a[1]) gipuzkoar buruzagi karlista izan zen.

Biografia

Hiru karlistaldietan hartu zuen parte. Bi aldiz zauritu zuten lehenean; komandante izan zen Oriamendiko guduan eta Getariako herria hartu zuen. Bergarako Besarkadaren ondoren (1839), Mexikora jo eta hamar urte geroago itzuli zen, Bigarren Karlistadan (1849). Gipuzkoan sartu zen, Irundik, 150 karlistekin batera, baina matxinada hark Euskal Herrian biderik ez zuela ikusirik, Mexikora jo zuen berriro. Karlos VII.a Espainiara itzuli zenean (1872ko uztailean, Hirugarren Karlistaldiaren hasieran), Egañak Mexiko utzi eta Don Karlosen agindupean jarri zen berriro. Erregeak Gipuzkoako Komandantzia Nagusiko ardura eman zion. Gerra amaieran karlista-iheslari batzuek hil zuten Orreagan[2], antza ihesean ari zirela leporatzeagatik.

Euskara

Hil baino urtebete edo bi lehenagoko haren  adierazpen batzuk jasotzen dituen idazki bat gordetzen da,[3] non orduko egoeraren eta gertakarien gainean sutsuki diharduen. Honela amaitzen da:

« Guipuzcoatarrac: ¡Viva Religioa! ¡Viva Españia! ¡Viva Carlos VII.na! ¡Viva gure Fueroac! Zuen buruzari edo Comandante Generala. Domingo Egaña" »


Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) HIJOS ILUSTRES DE GUETARIA: DOMINGO DE EGAÑA Y ERQUICIA[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Biblioteca Virtual de Prensa Histórica > Búsqueda › 'El Estandarte real : revista político militar' - Año III...» prensahistorica.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  3. Fondo Apalategui, Euskadiko Artxibo Historikoa. Circular del Comandante general interino Domingo de Egaña, a los Señores jefes, oficiales y soldados de la división de Guipúzcoa. Texto en castellano y euskera.. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12256312
  • Commonscat Multimedia: Domingo de Egaña / Q12256312

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 37046
  • Lur: 01647/eu_e_0388/e0388
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q12256312
  • Commonscat Multimedia: Domingo de Egaña / Q12256312