Diego Velázquez de Cuéllar

Diego Velázquez de Cuéllar

Irudi gehiago

Kubako Gobernadorea

Bizitza
JaiotzaCuéllar, 1465
Herrialdea Espainia
HeriotzaSantiago, 1524ko ekainaren 12a (egutegi gregorianoa) (58/59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: sukarra
Familia
Familia
ikusi
  • Juan de Grijalva (en) Itzuli ()
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkonkistatzailea eta militarra
Parte-hartzailea
  • 1493 Columbus Voyage to Americas (en) Itzuli
KidetzaColumbus Conquistador of America (en) Itzuli
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Diego Velázquez de Cuéllar (Cuéllar, 1465 – Santiago de Cuba, 1524eko ekainaren 11 edo 12a) espainiar konkistatzailea izan zen. Kubaren konkistako buruzagi nagusia, bertako lehen gobernadorea izan zen, 1516tik 1524ra.

Bizitza

Cuéllarko kapare familia batean jaio zen 1465ean. Kapitain Handiarekin borrokatu zen Napolin.[1] 1493an, Kristobal Kolonen bigarren bidaian joan zen Ameriketara. 1509an, Hispaniola uharteko gobernariak, Diego Kolonek, gudaroste bateko buruzagi izendatu eta Kuba konkistatzera bidali zuen. 1511n, Nuestra Señora de la Asunción de Baracoa hiria sortu zuen, eta handik zuzendu zuen uhartearen konkista eta kolonizazioa hurrengo urteetan. 1514an, Pánfilo de Narváezen laguntzarekin, Kuba osoa hartzea lortu zuen. Kolonizazio baketsua egitearen aldekoa izan zen, eta indiarren aurkako gehiegikeriak zigortu zituen.

1517an, espedizio bat antolatu zuen Yucatán penintsulara, Francisco Hernández de Córdobaren gidaritzapean. 1518an, Hernán Cortés bidali zuen Mexikora eta buruzagi nagusi izendatu zuen; geroago, ordea, haren izendapena baliorik gabe uztea erabaki zuen. Cortések ez zion jaramonik egin, eta Diego Velázquezek Pánfilo de Narváez bidali zuen haren aurka, armada indartsu baten buru. Baina, 1520an, Cortések arazo handirik gabe menderatu zuen Narváezen gudarostea Zempoalan.[1] 1524an, Cristóbal de Olid bultzatu zuen Cortésen aurka matxinatzera Hondurasen. Baina Cortésen tropek Olid atxilotu eta hil zuten.

Diego Velázquez Santiago de Cuban hil zen, 1524eko ekainaren 11 eta 12ren arteko gauean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/12/29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b Lorenzo, Eufemio. Castilla y León en América. 34-40. orrialdeak, Ámbito Ediciones, S.A., bibliotecadigital.jcyl.es (Noiz kontsultatua: 2017-11-12).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diego Velázquez de Cuéllar Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q310566
  • Commonscat Multimedia: Diego Velázquez de Cuéllar / Q310566

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 39106071
  • ISNI: 0000000081177289
  • BNE: XX1520384
  • LCCN: no2005034581
  • SUDOC: 137402627
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05965/eu_v_0238/v0238
  • DBE: url
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q310566
  • Commonscat Multimedia: Diego Velázquez de Cuéllar / Q310566