Daniela Ospina

Daniela Ospina

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaItagüí (en) Itzuli, 1992ko irailaren 22a (31 urte)
Herrialdea Kolonbia
BizilekuaMiami Beach
Lehen hizkuntzaKolonbiako gaztelania
Familia
Ezkontidea(k)James Rodriguez  (2010 -  2017)
Anai-arrebak
ikusi
  • David Ospina (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaInstitución Universitaria Politécnico Grancolombiano (en) Itzuli administrazio
Hizkuntzakgaztelania
Kolonbiako gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta ekintzailea

Facebook: Daniela-Ospina-Ramirez-267007603506101 Twitter: dani_ospina22 Instagram: daniela_ospina5 Edit the value on Wikidata

Daniela Ospina Ramírez (Itagüí, 1992ko irailaren 22a) Kolonbiako modeloa, boleibol jokalari profesionala eta enpresaria da. VP Madrid taldean jokatu zuen. [1] Bizitza publikoan ezaguna da James Rodríguez kolonbiar futbolariarekin ezkondu izanagatik.

Biografia

Daniela Ospina Ramírez 1992ko irailaren 22an jaio zen Kolonbiako Antioquiako Itagüí hirian. Jokalari gisa debutatu zuen Itagüí Boleibol Klubean. Geroago Sabaneta Boleibol Klubean, Portugalgo Club Leca taldean jokatu zuen eta gaur egun Madrilgo Hondartzako Boleibol taldean jokatzen du. [2] Antioquia eta Kolonbia Boleibol Taldeetako parte izan zen.

2016. urtean, BrandFit Colombia kirol-arroparen markarako eta Joy Staz Jeans Kolonbiako jeans markarako kanpainak egiten hasi zen modelajean. Aipatzekoa da Nácar Make-Up makillaje-markarako argazkiak egin zituela. Caracol TV kanal kolonbiarreko aurkezlearekin, Vanessa Peláezekin, irudia izan zen.

Urte horretan bertan, RCN Televisión kanal kolonbiarrak ekoitzitako Izarrekin dantzatzen telebista-programan parte hartu zuen. Hilabete iraun zuen, eta bosgarren kanporatua izan zen. Daniela Enpresen Administrazioan graduatu da. Karrera hori hautatu zuen bere bizitzarako, eta 2016ko apirilaren 6az geroztik lortu du. Grancolombiako Unibertsitate Politeknikoa da bere arima.

2017an, Danielak Danfive izeneko kirol arropa linea propioa jarri zuen martxan. [3]

2019tik vbar caracol izeneko caracol irratiko kirol programa batean ere parte hartzen du.

Erreferentziak

  1. Daniela Ospina y el VP Madrid. .
  2. La colombiana Daniela Ospina triunfa con el VP Madrid. .
  3. Daniela Ospina explora el emprendimiento y presenta nueva línea de ropa deportiva. Revista Dinero 8 de noviembre de 2017.

Kanpo estekak

  • Web Oficial de la Federación Colombiana de Voleibol
  • Web Oficial de la Liga Antioqueña de Voleibol
  • SuperLiga de Voleibol de España
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21665839
  • Commonscat Multimedia: Daniela Ospina / Q21665839

  • Wd Datuak: Q21665839
  • Commonscat Multimedia: Daniela Ospina / Q21665839