Daniel Quillen

Daniel Quillen

Bizitza
JaiotzaOrange (en) Itzuli, 1940ko ekainaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Frantzisko, 2011ko apirilaren 30a (70 urte) (70 urte)
Heriotza modua: Alzheimerra
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Newark Academy (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaRaoul Bott
Doktorego ikaslea(k)Mathai Varghese (en) Itzuli
Kenneth Brown (en) Itzuli
Mark David Baker (en) Itzuli
Howard Lyn Hiller (en) Itzuli
Jeanne Duflot (en) Itzuli
Jacek Brodzki (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Magdalen College
Jasotako sariak
ikusi
InfluentziakAlexander Grothendieck
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Daniel Gray "Dan" Quillen (Orange, New Jersey, 1940ko ekainaren 22a - Haven Hospice, Florida, 2011ko apirilaren 30a) estatubatuar matematikaria izan zen. Harvard Unibertsitatean ikasi zuen, eta R. Botten zuzendaritzapean jarraitu zuen ikasketekin. Tesia, ekuazio partzial diferentzialei buruzkoa, 1964an aurkeztu zuen. Doktoregoa bukatu ondoren, Massachusettseko Teknologia Institutuan hasi zen lanean. Hurrengo urteetan, unibertsitate ugaritan aritu zen ikerketa-lanean. Grothendieck eta Atiyah matematikarien lana ezagutu zuen Parisen (1968-1969) eta Princetonen, eta haien ildotik jarraitu zuen ikerlanean. Oxfordeko Unibertsitatean ere aritu zen lanean. Ekarpen garrantzitsuenak aljebraren arloan egin zituen Quillenek. Frank Adamsek adierazitako aierua aztertu zuen aljebra geometrikoa eta taldeen teoria erabiliz, eta ikusi zuen bi metodo horiek aierua frogatzeko balio zutela. 1978ko Helsinkiko Nazioarteko Matematikarien Kongresuan, Fields domina jaso zuen, K-teoriaren asmatzaileetako bat izateagatik. Teoria hori, metodo topologiko eta geometrikoak erabiltzen dituena, oso baliagarria izan da aljebrako problema ugari ebazteko, eraztunen teorian eta moduluen teorian, bereziki.


Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  • i
  • e
  • a
1936 Lars Ahlfors / Jesse Douglas  • 1950 Laurent Schwartz / Atle Selberg  • 1954 Kunihiko Kodaira / Jean-Pierre Serre  • 1958 Klaus Roth / René Thom  • 1962 Lars Hörmander / John Milnor  • 1966 Michael Atiyah / Paul Cohen / Alexander Grothendieck / Stephen Smale  • 1970 Alan Baker / Heisuke Hironaka / Sergei Novikov / John G. Thompson  • 1974 Enrico Bombieri / David Mumford  • 1978 Pierre Deligne / Charles Fefferman / Gregori Margulis / Daniel Quillen  • 1982 Alain Connes / William Thurston / Shing-Tung Yau  • 1986 Simon Donaldson / Gerd Faltings / Michael Freedman  • 1990 Vladimir Drinfeld / Vaughan Jones / Shigefumi Mori / Edward Witten  • 1994 Efim Zelmanov / Pierre-Louis Lions / Jean Bourgain / Jean-Christophe Yoccoz  • 1998 Richard Borcherds / Timothy Gowers / Maxim Kontsevitx / Curtis T. McMullen  • 2002 Laurent Lafforgue / Vladimir Voevodsky  • 2006 Andrei Okounkov / Grigori Perelman / Terence Tao / Wendelin Werner  • 2010 Elon Lindenstrauss / Ngô Bảo Châu / Stanislav Smirnov / Cédric Villani  • 2014 Artur Avila / Manjul Bhargava / Martin Hairer / Maryam Mirzakhani  • 2018 Caucher Birkar / Alessio Figalli / Peter Scholze / Akshay Venkatesh  • 2022 Hugo Duminil-Copin / June Huh / James Maynard / Maryna Viazovska
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q369658
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 25124976
  • ISNI: 0000000109604095
  • GND: 107685892
  • LCCN: n88241474
  • NKC: mub2010609299
  • CiNii: DA04371037
  • SUDOC: 083072934
  • BIBSYS: 7033257
  • MGP: 13325
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05058/eu_q_0056/q0056
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q369658