Cumbernauld

Cumbernauld
Comar nan Allt
Cummernaud
 Eskozia
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaIparraldeko Lanarkshire
Geografia
Koordenatuak55°56′N 3°59′W / 55.94°N 3.98°W / 55.94; -3.98
Map
Demografia
Biztanleria52.270 (2011)
50.920 (2016)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01236
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakBron

Cumbernauld, Eskoziako gaeleraz: Comar nan Allt eta eskozieraz: Cummernaud, Eskozia erdialdeko udalerria da, Iparraldeko Lanarkshiren dagoena. 52.270 biztanle zituen 2011an[1]. Eskoziako zortzigarren herririk populatuena da, Iparraldeko Lanarkshiren handiena.

Etimologia

Gaelerazko comar nan allt izenetik dator, "erreken bilgunea" esan nahi du. Hiriaren goikaldetik errekek Clyde ibaira jotzen dute mendebaldera edo Forth ibaira ekialdera.

Historia

Erromatarren garaian Antoninoren Harresiaren ondoan asentamendu bat izan zen gaur egungo Cumbernaulden lurretan.

XVIII mendean Cumbernauld etxea eraiki zen Erdi Aroko gazteluaren ondoan. Eskoziako erregeak sarritan etorri izan ziren inguruko basoetara ehizan aritzera. Forth eta Clyde ibaien arteko ubidea ireki zenean industrializazioa etorri zen. Ehungintza zen jarduera nagusia.

1956an herri berria eratu zuen gobernuak gertuko Glasgowetik biztanleak ateratzeko[2]. 2002an Eskoziako hiri txarrena aukeratua izan zen baina 2010an gehien hobetu den herriaren saria irabazi zuen.

Ekonomia

Udalerri honetan Eskozian hain ezaguna eta edana den Irn-Bru freskagarriaren lantegia eta egoitza nagusia kokatzen da.

Ondasun nabarmenak

  • Cumbernauld House

Iruditegia

  • Hegoaldeko ikuspegia.
    Hegoaldeko ikuspegia.
  • Cumbernauld House.
  • Hiriaren ikuspegia.
    Hiriaren ikuspegia.
  • Palacerigg parkea.
    Palacerigg parkea.
  • Fannyside aintzira.
    Fannyside aintzira.
  • Irn-Bru freskagarria.
    Irn-Bru freskagarria.

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. Comparative Population Profile: Cumbernauld Locality. Scotland's Census Results Online.
  2. The Disappointing New Towns of Great Britain


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q996616
  • Commonscat Multimedia: Cumbernauld / Q996616

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 124365072
  • LCCN: n82214779
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q996616
  • Commonscat Multimedia: Cumbernauld / Q996616
  • i
  • e
  • a
Iparraldeko Lanarkshire konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak
Udalerriak eta herriak