Crossfit
Crossfit | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 2000 |
Sorlekua | Santa Cruz (Kalifornia) |
webgune ofiziala |
CrossFit erregistratutako [1] marka bat da, CrossFit Inc.-en jabetzakoa. Entrenamendu-metodo bat izendatzen du, askotariko ariketatan eta barradun pisuan oinarritua, intentsitate handiko mugimendu funtzionalekin.
Entrenamendua
CrossFit edo "WOD" (work of the day) entrenamenduek 60 minutu irauten dute gutxi gorabehera, eta honela egituratzen dira:
- Beroketa: Lesio posibleak sahiesteko aldez aurretik beroketa egiten da.
- Teknika/Indarra "A": Entrenamenduaren zati honetan, indarra eta potentzia garatzen diren ariketa ezberdinen teknika lantzen da. Gainera, ariketaren eta errepikapen kopuruaren arabera norberak egin dezakeen pisurik handiena bilatzen da.
- "B" zatia: Entrenamenduaren unerik biziena da. "A" zatiarekin alderatuta pisua jaisten da, arnasteko gaitasun handia bilatuz.
Erreferentziak
- ↑ Crossfit markaren erregistroa. .
Ikus gainera
- Fitness
- Entrenamendu
- Kirol
Kanpo estekak
- Datuak: Q2072840
- Multimedia: CrossFit / Q2072840