Coulomben legea

Coulomben legeak hau dio:

« Bi objektu kargadunen indar elektrikoa beren arteko distantziaren karratuaren alderantzizkoa da. »
Coulomben legea modu sinplean azalduta.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Legea

Coulomben tortsio balantza.

Lege hau 1785an Charles-Augustin de Coulomb fisikariak eman zuen lehenbiziko aldiz ezagutzera. Tortsio-balantza batez, Coulombek honako hau topatu zuen: karga puntualen arteko erakarpen edo aldarapen indarrak euren arteko r distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionalak direla (gorputz kargatuak txikiak badira, hau da, euren neurriak arbuiagarriak badira distantziarekin konparatuta).

F = k C | q 1 | | q 2 | r 2 {\displaystyle F=k_{C}{\frac {|q_{1}||q_{2}|}{r^{2}}}}

honetan:

F   {\displaystyle F\ } indarra da,
q 1   {\displaystyle q_{1}\ } lehenbiziko karga puntuala da,
q 2   {\displaystyle q_{2}\ } bigarren karga puntuala da,
r   {\displaystyle r\ } bi karga puntualen arteko distantzia da,
k C = 1 4 π ϵ 0 {\displaystyle k_{C}={\frac {1}{4\pi \epsilon _{0}}}\approx } 8.988×109 N m2 C-2 (baita m F-1 ere), konstante elektrostatikoa da, eta
ϵ 0 {\displaystyle \epsilon _{0}\approx } 8.854×10−12 C2 N-1 m-2 (baita F m-1 ere), hutsaren permitibitatea da, honi konstante elektrikoa ere deritzo, azken hau fisika konstante oso garrantzitsua delarik.

Ariketak

  • Coulomben legea
  • Coulomben legea lantzeko ariketa.

Kanpo estekak

  • Coulomben legea. Eremu elektrikoa. Fisika. Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Coulomben legea - Interneteko baliabidea.
  • Coulomben legea- Interneteko baliabidea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q83152
  • Commonscat Multimedia: Coulomb's law / Q83152

  • Identifikadoreak
  • GND: 7595673-1
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q83152
  • Commonscat Multimedia: Coulomb's law / Q83152