Costas Kondylis

Costas Kondylis
Bizitza
JaiotzaBujumbura, 1940ko apirilaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaManhattan, 2018ko abuztuaren 17a (78 urte)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
ikusi
  • Trump World Tower

Constantine Kondylis, ezagunagoa Costas Kondylis bezala, (Bujumbura (Burundi, gero Ruanda-Urundi), 1940ko apirilaren 17a – Southampton (New York) 2018ko abuztuaren 17a) greziar jatorriko arkitekto estatubatuar ezaguna izan zen.

Biografia

1967tik Estatu Batuetan bizi zen. New Yorkeko etxe-orratz asko eraiki zuen. Proiektu askotan Donald Trumpekin lan egin zuen. Bere estiloa postmodernismoan kokatzen zen.

1989an, Manhattanen, Costas Kondylis and Partners, LLP, arkitektura estudioa sortu zuen. Bere lanak arkitektura aldizkarietan sarritan azalean agertu dira, besteak beste, Architectural Digest eta The New York Times aldizkarietan. Larry Silverstein inmobiliaria-sustatzailearen hitzetan Constantine Kondylisen estiloa "erakargarriak, lauak eta funtzionalak" ziren.

Proiektu ezagunenak

  • 1049 5th Avenue
  • Riverside South (Trump Place bezala ezaguna)
  • Barclay Tower
  • The Caroline
  • The Anthem
  • The Strathmore
  • Silver Towers (2009)
  • Trump International Hotel and Tower
  • Trump World Tower (2001)
  • One Riverview (Newark)
Silver Towers, New Yorken.

Erreferentziak

Kanpo loturak

  • (Ingelesez):Kondylisek diseinatutako eraikinak.
  • (Ingelesez): Reputation Line / Shiko Ohanaren dokumentala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1136471
  • Commonscat Multimedia: Costas Kondylis / Q1136471

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 172908552
  • ULAN: 500227284
  • Wd Datuak: Q1136471
  • Commonscat Multimedia: Costas Kondylis / Q1136471