Cochinos badia

22°13′N 81°10′W / 22.217°N 81.167°W / 22.217; -81.167
Cochinos badiaren kokapena

Cochinos badia[1] (gaztelaniaz: Bahía de Cochinos) Kuba uharteko badia da, egungo Matanzasko probintzian dagoena.

Izena

Bertoko kubatar gazteleraz cochino sufflamen verres arrainaren izena da, ez txerriena.[2]

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Cochinos badiako inbasioa»

Bertan 1961eko apirilaren 17an lehorreratu ziren Fidel Castro bere postutik kendu nahi zuten hainbat erbesteratu kubatar antikastrista eta Estatu Batuetako CIAko kideak.

Ekintza edo inbasio ahalegin hau Estatu Batuetako gobernuaren laguntzarekin burutu zen (bai militarki, ekonomikoki zein entrenatzaile moduan) baina porrot egin zuen. Nahiz eta lehorreratu zuten lehenak estatu batuarrak izan, Estatu Batuetako gobernuak denbora luzez ukatu zuen hau, eta erbesteratu kubatarrei leporatu zien ardura guztia.

Gertaera honen ostean Kubak Sobietar Batasunarekin zituen loturak estutu egin zituen eta 1963an uhartean sobietar misilak ipintzea onartu zuen. Horrek Gerra Hotzeko krisirik larrienetakoa sortu zuen.

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. www.fishbase.org

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q208508
  • Commonscat Multimedia: Bay of Pigs / Q208508

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 134004518
  • NKC: ge566390
  • Wd Datuak: Q208508
  • Commonscat Multimedia: Bay of Pigs / Q208508


Geografia
Kuba
Artikulu hau Kubako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.