Club Atlético San Sebastián

Club Atlético San Sebastián
Datuak
Motamultisports club (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
  • Donostia
Historia
Sorrera1958
webgune ofiziala

Club Atletico San Sebastian Donostiako (Gipuzkoako) kirol talde nagusietariko bat da. Kirol anitzeko kluba da, eta kirol gutxituen garapena dauka helburutzat. Talde honek lantzen dituen kirolen artean daude, besteak beste, atletismoa, arrauna, saskibaloia, belar hockeya, igeriketa, piraguismoa, pilota, errugbia, tenisa, sofbola...

Atal nagusiak

Atletismoa

Sakontzeko, irakurri: «Club Atlético San Sebastián (atletismoa)»

Sortzetik bertatik atletismoaren atala izan du Atlético San Sebastián taldeak. Gizonezkoak zein emakumezkoak maila gorenean aritu izan dira. Emakumezkoak Espainiako txapeldun izan ziren zazpi aldiz 1966 eta 1978 artean. Gaur egun Espainiako txapeldun izan diren atleta ugari daude taldean:

Atleta ezagunak:

  • Atleta ohiak:
  • Gaur egungoak:
    • Maialen Axpe
    • Lorea Ibarzabal
    • Aitana Rodrigo
    • Marisa Casanueva
    • Eliani Casi

Errugbia

Sakontzeko, irakurri: «Club Atlético San Sebastián (errugbia)»

Hasieratik errugbiak arrakasta ekarri zuen taldearentzat. 1969-70 denboraldian egin zuen debuta Espainiako lehen mailan hiru liga, lau kopa eta Iberiar kopa bat eskuratu zuen.

17 denboralditan jarraian goren mailan ibili ondoren 1986an maila galdu zuen eta krisialdian sartu zen errugbi taldea. Krisis honek bi urte beranduago (1988an) zatiketa sortuko zuen eta atera zirenek talde berria sortu zuten: Bera Bera Rugby Taldea. Azken talde honek bereganatu zuen indar gehiena errugbi mailan onenen artean aritzeko. Aldiz Atletico San Sebastián taldea ahulago atera zen eta maila apalagotan aritu behar izan zuen ordutik.

Palmaresa:

Belar hockeya

Sakontzeko, irakurri: «Club Atlético San Sebastián (belar hockeya)»

Espainiako Ohorezko mailan jokatzen du eta 1960 hamarkadan emaitza bikainak izan zituen Gaviria Hockey Club izenarekin.

  • Espainiako Liga
    • Txapelduna (1): 1960
    • Txapeldun ordea (1): 1959

Sofbola

Sakontzeko, irakurri: «Club Atlético San Sebastián (sofbola)»

Emakumezkoen sofbol taldeak Espainiako Ligako ohorezko mailan jokatzen du eta 2015ean Ligako txapeldunak izateaz gain Erreginaren Kopako finala jokatu zuen. Lorpen hauei esker 2016an Europako txapelketetan aritu zen eta finalera iritsi zen. Hurrengo urteetan Ligak eta Kopak irabazten jarraitu du.

Palmaresa:

Piraguismoa

Maialen Chourraut da taldeko piraguismo atalaren izar nagusia. Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ur-lasterretako kayak (k1) modalitateko finalean urrezko domina irabazi du. Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.

Kanpo estekak

  • Club Atlético San Sebastiánen webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3390791
  • Commonscat Multimedia: Club Atlético San Sebastián / Q3390791

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 142223672
  • Wd Datuak: Q3390791
  • Commonscat Multimedia: Club Atlético San Sebastián / Q3390791