Boyle-Mariotteren legea

Gas idealen legea ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Boyle-Mariotteren legea, gas idealen legeetako bat da, prozesu isotermoa aztertzen duena hain zuzen ere. Robert Boylek Oxforden (1664)eta Edme Mariottek Parisen (1676) bakoitzak bere aldetik aurkituriko legea da.

Legea

Legeak dioenez, gas baten sartu-irtenik gabe gasaren tenperatura konstante mantentzen bada gas honen gaineko presioa eta gasaren bolumena alderantziz proportzionalak dira. Hau da:

P 1 V 1 = P 2 V 2 {\displaystyle P_{1}V_{1}=P_{2}V_{2}\,}

Ikurrak:

P 1 {\displaystyle P_{1}\,} = Hasierako presioa (atm)
V 1 {\displaystyle V_{1}\,} = Hasierako bolumena (litro)
P 2 {\displaystyle P_{2}\,} = Amaierako presioa (atm)
V 2 {\displaystyle V_{2}\,} = Amaierako bolumena (litro)

Boyleren saiakuntza

Tenperatura konstante mantenduz bolumena eta presioaren arteko erlazioa azaltzen duen saiakuntzaren animazioa

Hau da Boylek egin zuen esperimentua. Tenperatura konstante mantenduz presioa handitu ahala bolumena jeisten zela ikusi zuen, baina beti ere bien arteko biderkaketa konstante mantentzen zen. Horretarako ontzi batean gasa sartu zuten eta goiko aldean enbolo batekin hermetikoki itxi. Enboloan pisua jarriz hau jeitsi eta bolumena txikitzen zenean ontzi barruko gasaren presioa igo egiten zen, aldiz enboloa jasoz bolumena handitzean presioa txikitu egiten zen.

P (atm) V (l) P.V
0.5 60 30
1.0 30 30
1.5 20 30
2.0 15 30
2.5 12 30
3.0 10 30

Beraz:

P V = k {\displaystyle PV=k\,}

Azalpena

Bolumena txikitzerakoan gas molekulek toki gutxiago dute mugitzeko eta maizago jotzen dituzte ontziaren hormak. Aldiz bolumena handitzerakoan molekulek toki gehiago dute eta hormen kontrako talkak gutxiagotzen dira.

Ariketak

  • Estekiometria
  • Gas idealen legea lantzeko ariketa.

Ikus, gainera

  • Gas idealen legeak
  • Gay-Lussacen legea
  • Charlesen legea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q175974
  • Commonscat Multimedia: Boyle's Law / Q175974

  • Wd Datuak: Q175974
  • Commonscat Multimedia: Boyle's Law / Q175974