Bohuslav Martinů

Bohuslav Martinů

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBohuslav Jan Martinů
JaiotzaPolička, 1890eko abenduaren 8a
HerrialdeaCisleithania  (1890 -  1918)
 Txekoslovakia  (1918 -
 Ameriketako Estatu Batuak  (1952 -
Talde etnikoaTxekiarra
HeriotzaLiestal eta Basilea, 1959ko abuztuaren 28a (68 urte)
Hobiratze lekuaGrave of Bohuslav Martinů (en) Itzuli
Familia
AitaFerdinand Martinů
Ezkontidea(k)Charlotte Martinu (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPrague Conservatory (en) Itzuli
Hizkuntzaktxekiera
Irakaslea(k)Albert Roussel
Arthur Honegger
Josef Suk
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, libretista eta musikagilea
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Ariane (en) Itzuli
    Concerto for Oboe and Small Orchestra (en) Itzuli
    Les Larmes du couteau (en) Itzuli
    What Men Live By (en) Itzuli
    The Opening of the Wells (en) Itzuli
    Julietta (en) Itzuli
    The Epic of Gilgamesh (en) Itzuli
    The Greek Passion (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoaopera
sinfonia
musika klasikoa
Balleta
Musika instrumentuabiolina
Zerbitzu militarra
Adar militarraCzechoslovak army in exile (en) Itzuli

martinu.cz
IMDB: nm0554194 Spotify: 2cN9SgfyZo6l6TijoewUaZ Musicbrainz: a81e92aa-7580-4201-a0c3-d66b420695c4 Songkick: 448085 Discogs: 835070 IMSLP: Category:Martinů,_Bohuslav Allmusic: mn0001184374 Find a Grave: 22558485 Edit the value on Wikidata

Bohuslav Martinů (Policka, Txekia, 1890eko abenduaren 8a - Liestal, Basilea inguruan, Suitza, 1959ko abuztuaren 28a) txekiar musikagilea eta biolinista izan zen.

Biografia

Pragako Kontserbatorioan ikasi zuen Josef Sukekin, eta 1923an, Parisen osatu zituen konposizio-ikasketak Albert Rousselekin. Parisen Stravinski ezagutu zuen, Martinuren musikagintzan eragin handia izan zuena.

1941ean, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, Estatu Batuetara joan zen ihesi, eta 1953. urtea arte ez zen itzuli Europara.

Oso musikagile emankorra izan zen, eta fintasun handiko lanak utzi zituen. Musika diatonismoan oinarritu zuen gehienbat, baina irudimen harmoniko handia zuen eta erritmo bizia. Txekiako herri-musikaren eragina ere izan zuen.

Lan aipagarrienak ditu: orkestrarako Policka (1925, Atsedenaldia), eta La Bagarre (1928, Iskanbila); Julieta (1938), Mirandolina (1954) eta Ariadne (1958) operak.

Balletak, pianorako, biolinerako eta biolontxelorako kontzertuak, koru-musika, ganberako musika, pianorako lanak eta kantuak ere idatzi zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bohuslav Martinů Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q223258
  • Commonscat Multimedia: Bohuslav Martinů / Q223258

  • Wd Datuak: Q223258
  • Commonscat Multimedia: Bohuslav Martinů / Q223258