Betleemgo Gobernazioa

Betleemgo Gobernazioa
 Palestina
Administrazioa
Izen ofizialaمحافظة بيت لحم
Occupied territoryZisjordania
ISO 3166-2PS-BTH
HiriburuaBetleem
Geografia
Koordenatuak31°39′N 35°18′E / 31.65°N 35.3°E / 31.65; 35.3
Map
Azalera660 km²
Demografia
Aidako errefuxiatuen kanpamentua.

Betleemgo Gobernazioa (arabieraz: محافظة بيت لحم‎Muḥāfaẓat Bayt Laḥm) Palestinako Estatuko hamasei gobernazioetako bat da (arabieraz Muhafazah),[1] Zisjordania hegoaldean. Betleem hiria hiriburua da. Salah al-Tamari da gobernadorea.

Ezaugarriak

Iparraldean Israelekin egiten du muga. Gobernazioak 644 km² kilometro koadroko azalera du; azalera horretatik, 80 km² Palestinako Aginte Nazionalaren kontrolpean daude gaur egun. Estatistiken Palestinako Zentroaren arabera, 2007. urtean 185.572 biztanle zituen.[2]

Antolaketa

Gobernazioa 10 udalerrik, 3 errefuxiatu-eremuk eta 58 landa-barrutik osatzen dute.

Udalerriak

Honako udalerri hauek udalerri-estatusa dute Palestinako Aginte Nazionaleko Toki Administrazioko Ministerioaren arabera.

  • Battir
  • Beit Fajjar
  • Beit Jala
  • Beit Sahour
  • Beit Lahm (Belén)
  • al-Dawha
  • Husan
  • al-Khader
  • Nahalin
  • Tuqu'
  • al-Ubeidiya
  • Za'atara

Errefuxiatuen kanpamentuak

  • Aida
  • 'Azza
  • Dheisheh

Politika

Politikoki, Betleemgo gobernazioa Palestinako ezkerraren gotorlekua da. 2006ko Palestinako hauteskunde legegileetan, Palestina Askatzeko Fronte Popularra eta Alternatiba izan ziren boto gehien jaso zituzten bi alderdiak.

Erreferentziak

  1. https://hmong.es/wiki/Districts_of_the_West_Bank_and_Gaza_Strip
  2. https://web.archive.org/web/20080424084259/http://www.pcbs.gov.ps/Portals/_pcbs/populati/pop05.aspx

Ikus, gainera

  • Palestina Estatuko lurralde-antolaketa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q247037
  • Commonscat Multimedia: Bethlehem Governorate / Q247037

  • Lekuak
  • OSM: 4733518
  • Wd Datuak: Q247037
  • Commonscat Multimedia: Bethlehem Governorate / Q247037
  • i
  • e
  • a
Palestinako gobernazioak
Zisjordania
Palestinako gobernazioen mapa
Palestinako bandera
Gazako zerrenda