Batasun Pribilegioa

Map
Iruñeko burguen mapa, XIV. mendean[1].
Iruñeko burguak

Batasun Pribilegioa[2] (latinez: Privilegium Unionis) Karlos III.ak 1423an plazaratutako agiria izan zen, Iruñeko burguen arteko ika-mikak desagerrarazteko asmoa zuena. Horren bidez, hiri jurisdikzio horiek udal batean bildu ziren, armarri, errejidore, zerga eta bandera bakarren azpian. Pribilegioak, aldi berean, hiruren arteko oztopo eta muga fisikoak suntsitzeko agindu zuen, nahiz eta harresiak ez ziren luzaroan desagertu.

Denboraren poderioz gatazka latz horiek ahaztu ziren. Hiruren arteko eremuan udaletxea eraiki zen. San Nikolas eta San Zerninen artekoan, berriz, Kale Berria sortu zen 1585an.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «1324 - 1423 - Murallas de Pamplona» Murallas de Pamplona (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
  2. "Batasun Pribilegioa" esamoldea hemen. "Batasuneko Pribilegioa" esamoldearekin wikipedia eta eratorriak baino ez dira agertzen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q13406551
  • Commonscat Multimedia: Privilegio de la Unión / Q13406551

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 17064
  • Wd Datuak: Q13406551
  • Commonscat Multimedia: Privilegio de la Unión / Q13406551