Bandasko greba

Bandasko grebak 1966ko azaroaren 30etik hurrengo urteko maiatzaren 20ra arte iraun zuen, frankismo garaiko luzeena izanik.[1] Orduko "Laminaciones de Bandas en Frío Echévarri" enpresak 960 langile zituen eta produktibitate-sariak gutxitu eta lan-erritmoa handitu zizkietenean greba aldarrikatu zuten. 800 langile baino gehiagok itxialdi eta manifestaldietan parte egin zuten. Enpresak, berriz, greba-hausleak ekarri, mediku-estaldura kendu (mediko boluntariok ordezkatua) eta enpresarenak zen langileen bere etxeetatik kaleratzeko mehatxua egin zien. Elkartasuna Euskal Herri osotik zabaldu zen, baita Espainiara ere,[2] eta Eliza Katolikoa[3][4] eta unibertsitateko ikasleek protestan parte hartu zuten. Langile Komisioek greba babestu zuten, zenbait etakideen laguntza ere izanik.[5]

1967ko apirilaren 4an izugarrizko manifestaldia egin zuten Bilbon, beste enpresen elkartasuna zuena. Francok, egoera esku artetik ihes egiten ari ziolakoan, salbuespen egoera dekretatu zuen.[6] Grebalariak atxilotu eta erbesteratu ondoren, maiatzaren 20an langile-batzordeak greba bertan behera utzi zuten. Langileek enpresari berriro hartzeko eskaera egin behar izan zioten.

Erreferentziak

  1. «La huelga obrera que desafió a Franco durante seis meses» ABC 2012-03-28.
  2. Idigoras, Jon. (2000). El hijo de Juanita Gerrikabeitia. Txalaparta, 159 or. ISBN 9788481361490..
  3. Itzaina, Xabier. (2007ko martxoa-apirila). «Sinestun metodikoak. Eliz mugimenduak eta gizartea 50eko hamarkadan» Jakin (159): 72..
  4. «Apaiz presoen kartzela berezia» Berria 2011-12-22.
  5. «Txutxo Abrisketa: «Nire barnean Euskal Herrian biziko naiz beti»» Berria 2008-06-08.
  6. «Suspensión de tres artículos del Fueros de los Españoles en Vizcaya» ABC 1967/04/22.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21712231
  • Wd Datuak: Q21712231


Historia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.